Gasteizko Udalak etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldiari azkenean baimena eman dio, baina arkupeetan

  • Hasiera batean protesta debekatu badute ere, Gasteizko Udalak arkupeetan kanpaldia antolatzen utziko du azkenean, Hala Bedik informatu duenez. Etxebizitzara sarbiderik ez dutenen egoera salatzeko protesta da, ostiraletik larunbatera aurreikusia.


2019ko maiatzaren 10ean - 08:37
Argazkia: Hala Bedi.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gasteizko Eskubide Sozialean Aldeko Plataformak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak asanblada ireki bat burutu zuten aurreko apirilaren 2an Inor ez etxerik gabe eta etxerik ez inor gabe izeneko manifestua sinatzeko. Horretaz gain, epe motzera mobilizazioekin hasteko konpromisoa hartu zuten eta iritsi da lehenengo deialdia.

Maiatzaren 10ean, 20:30ean hasita, kanpaldia egingo dute Plaza Berrian hurrengo eguneko 11:00ak arte. Gasteizen inor ez kalegorrian leloa duen ekimenak, eragile eta sindikatuen babesa jaso du: Salhaketa, PDS, Kaleratzeak Stop Araba, OEE Araba, Argilan-ESK, Elkartzen Alde Zaharra, CEAR Euskadi, ADRA fundazioa, ASVE, Errekaleor Bizirik!, ELA, LAB, ESK eta STEILAS.

Manifestua sinatu duten mugimendu sozial eta eragileek, Arabako jendarteari eta bereziki gasteiztarrei helarazi nahi diete etxegabeen arazoarekin duten kezka. “Gure lurraldean, kalean lo egitera behartuta dauden pertsona asko daude, etxebizitzarik ez dutelako edo lo egiteko eta bizitza duina aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den babeslekurik ez dutelako”.

Salatu dutenez, pertsona hauek behar duten arreta zerbitzua ez dute jasotzen. “Espekulatzaile, putre fondo, banku edo instituzio publikoek etxebizitza negozio bat balitz bezala tratatzen dute eta etxebizitza eskubidea denontzako eskubidea izan ez dadin aktiboki kolaboratzen dute”.

Etxebizitzaren garestitzea eta espekulazio mota guztiak salatzen dituzte manifestuan eta bereziki alokairuko etxebizitzari dagozkionak: “Neurrigabeko prezioak eta gehiegizkoak zein diskriminatzaileak diren klausulak. Era berean, baliabide gutxiko eta premia egoeran dauden pertsonen etxegabetze kasuen igoerak kezkatzen gaitu”.

Maila berean, etxebizitza edo logela baten bila dabilen jendeak topatzen dituen zailtasunak izan dituzte gogoan, “bereziki arrazagatik edo jatorriagatik edo adingabeak kargura izateagatik”.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025eko urriaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.