“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

  • Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 16an - 10:30
Azken eguneraketa: 12:05

Eskualdean euskara hauspotzea eta euskaltzaleen sarea indartzea izanen du helburu maiatzaren 17an Arguedasen eginen den Euskararen Egunaren lehenengo edizioak. Iñaki Bakero Tuterako AEKko zuzendariak eta elkarteko kideak argitu moduan, egitasmoa bi urtez behin egiteko asmoarekin sortu da, Korrikaren urteekin tartekatuz. 

Sortu berri den Erriberan Euskaraz sarea da ekimenaren antolatzailea. Are gehiago, sarearen pizgarri izan nahi du ere Euskararen Egunak, sarearen barrenean dauden elkarte, eragile eta taldeek elkarrekin antolatzen duten lehenengo  egitasmoa. Bakerok azpimarratu bezala, Erriberan euskararen alde lan egiten duten talde guztien sarea Erriberan Euskaraz. "Aspaldi ezagutzen dugu elkar baina bagenuen beharra denon artean sare bat osatzeko, elkarren berri izateaz gain horrelako egitasmoak antolatzeko balioko duena". 

Hala, eta dagoeneko Erriberako herri askotako elkarteak bertan bildu diren, elkartea zabaltzeko eta handitzeko bidean dago. "Sarea handitu eta indartu nahiko genuke, eta Euskararen Egunak ere horretarako balio izatea. Irekita gaude euskararen inguruan lan egiten duten eskualdeko eragile, elkarte eta talde guztietara".

Urteetako borroka izan da Erriberan euskararen aldeko eragileek egin dutena. "Egindako lana ez da ezertan gelditzen, baina eragileok egiten dugun lana ez dugu erakundeen babesari esker egiten. Kontrakoa, esango nuke". Euskararen kontrako jarrerak dituzten taldeak ere badaudela azpimarratu du. "Horren kontra borrokatzea tokatzen zaigu, baina baita gurean zentratzea ere. Egoera horren aurrean jarri behar gara eta esan: hemengoak gara eta hemen gaude. Baina egia da batzuk ez gaituztela hemen nahi". 

Maiatzaren 17an Arguedasen eginen den Euskararen Egunerako "goizetik gauerako egitaraua" prestatu dutela argitu du Bakerok. Haur, gazte eta helduentzako eskaintza egonen da, baita 500 pertsona biltzeko helburua duen bazkari herrikoia ere. Bazkalondoan, herrien arteko "olinpiada moduko bat" ere eginen dela aurreratu du.  


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude