Bateragune auzia berriz aztertu beharko du Konstituzio Epaitegiak

  • Espainiako Konstituzio Epaitegiak tramiterako onartu du Bateragune auziko helegitea. Hala, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta presoen abokatuek duela hamar hilabete egindako eskaria berraztertuko dute Lehen aretoko sei magistratuek.

Lide Hernando @lidehernando
2013ko maiatzaren 10a
Bateragune auziko zigortuak, lehengo urteko epaiketan (argazkia: eldiario.es)

Lehengo urtean jarritako sei urte eta erdiren arteko kartzela zigorra bertan behera utzi edo ez erabaki beharko dute magistratuek. Bestalde, zigortutakoen oinarrizko eskubideak urratu zituzten edo ez erabaki beharko dute.

Berriak argitaratu duenez, lau eskubide urratu zirela salatu dute presoen defentsek: Errugabetasun printzipioa, inpartzialtasunaren printzipioa (Angela Murillo epaimahaiburuak epaiketan izan zuen jarreragatik), akusazio printzipioa eta justizia eraginkorrerako eskubidea.

Auzitegiak “Batasuna berpizten saiatzeagatik” eta ibilbide horretan ETAren aginduak jarraitzeaz akusatuta atxilotu zituzten bostak.

Hasiera batean, hamar urteko espetxealdira kondenatu zituzten, baina zigorra murriztu egin zuen Auzitegiak azkenean.

Auzitegiak ez du eperik jarri erabakia hartzeko. Salbuespena da; izan ere, Konstituzionaleko araudiak dio preso daudenen kasuetan ahalik azkarren erantzun behar duela. Hala ere, zigortuen defentsek erabakia udara hasi baino lehenago hartzea espero dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Normalizazio politikoa

Normalizazio politikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude