Basque Culinary Center unibertsitate pribatua ezartzeko lursail publikoa lagatzea “lotsagarria” dela salatu dute

  • Donostiar askok errentak ordaindu ezin dituztelako Gros auzoa utzi behar duten bitartean, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak auzo horretan “Basque Culinarty Center unibertsitate pribatua instalatzeko diru publikoko 26 milioi” eta udalak “5.500 metro koadroko lursaila ematea” salatu du hainbat eragilek.

Bjarke Ingels Group

2022ko maiatzaren 17an - 10:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mondragon Unibertsitatearen proiektu berriaz ari dira Alokairu Benta Berri, Kaleratzeak Stop eta Inquilinos Azora plataformak: Gros auzo masifikatuta dagoela, 1.000 euro inguruko alokairuak dituela eta pisu turistikoak ugaritzen ari direla nabarmendu dute; “horrek eragin zuen 2020ko urtarrilean Azora funts putrea agertzea eta ondorioz donostiar askok errentak ordaindu ezin izatea eta auzoa uztea”. Testuinguru horretan, udalak eragile pribatu bati lursail publikoa lagatzea lotsagarria deritzote.

Elistista

Sinadura bilketa ere abiatuko dute, “proiektu elitista” geratzeko asmoz. “Udal-gobernu taldeak jarraitzen du hiri hau turismo-gune handi bihurtzen”, eta berriki jakin dugun albistea ekarri du gogora, Arte Ederren eraikina Hilton hotelak hartuko duela.

Basque Culinary Center ezartzeak auzoko alokairuen igoera ekarriko duela uste dute eragileek, aintzat hartuta gainera Azora funts putreak 250 etxebizitza baino gehiago dituela bertan. “Badakigu alokairurako gero eta etxebizitza gutxiago eta prezio altuagoak izatearen ondorioa: etxe kaleratzeak”.

Alokairu sozialeko etxebizitza gehiago eta alokairu ordainezinen kontrola eskatu dute. “Donostiak bizitzeko hiria izan behar du, ez espekulatzeko hiria”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude