Bartzelonako Udalak hondakinen edukiontziak desagerraraziko ditu hiriko kaleetatik 2021etik aurrera

  • Urte eta erdi barru Bartzelonako Udala hasiko da hondakinentzako edukiontzi handi irekiak kentzen bere hiriko karrika guztietatik, horien ordez bilketa sistema eraginkorragoak ezarriz. Dagoeneko esperientzia pilotoak egiten ari da zenbait auzotan: Sarrian 2018tik atez ateko bilketa dauka ezarrita eta berrikitan Sant Andreu-Bon Pastorren atez ateko kolektiboa jarri du abian, Gipuzkoan Zestoak darabilenaren antzekoa.


2019ko irailaren 02an - 09:34
Hondakinak atez ate biltzen dituzte Bartzelonako Sarria auzoan 2018tik. (Argazkia: Bartzelonako udala)

Eloi Badia ez da Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea, Bartzelonako zinegotzia da eta metropoliko hondakinak kudeatzen dituen AMB agentziako lehendakari ordea, eta hau esan berri du: "Betiko edukiontzia da zabortegi ireki bat hiriaren erdian". Horrela azaldu die kazetariei Kataluniako hiriburuak bere kaleetatik kontainer irekiak ezabatzeko erabakia. Hitzok esan ditu Sant Andreuko Bon Pastor auzoan apiriletik egiten ari diren esperientzia pilotuaren emaitzak baloratzean.

Bon Pastorren atez ateko komunitarioa ezarri dute, Gipuzkoan Zestoan darabiltenaren antzekoa: puntu jakinetan 18:00etan jarri eta 23:00etan kentzen dituzte edukiontzi kontrolatuak herritarrek horietan laga ditzaten egun bakoitzari dagozkion hondakin-atalak. Udalak zabaldu duenez, apiriletik hona %35 igo da bildutako paper-kartoi kopurua, %32 plastikoarena eta %43 bidrioarena. Horrez gain, bereizita bildutako hondakin organikoetan zakarrak %18tik %6,7ra jaitsi dira, eta hau funtsezkoa da txerri-janak konpost bihurtu ahal izateko, zakar asko daramaten organikoak erraustegira kondenatuta baitaude.

Sant Andreuko Bon Pastorren, egunero 18:00etan ipini eta 23:00etan eramaten dituzte hondakinentzako edukiontzi bereziak auzoko puntu jakinetan. (Argazkia: Bartzelonako udala)

Ada Colau alkatearen ekipoak Bartzelonan Zero Zabor estrategia ezartzea erabakita dauka, Kataluniako hiriburuan gaikako bilketa %36tik igo ezinik ari zirelako edukiontzi libreen sistemarekin. Orain hodakin zerbitzua egingo duen konpainia berria hautatzeko prozesuan daudenean, udalaren plana da edukiontzi sistema erabat aldatzea, hasi 2021ean eta 2025 bitartean. Auzo bakoitzari egokien izango zaion sistema erabakitzeko hainbat aldagai ari dira probatzen eta aztertzen. Bon Pastorrekoa da bat eta beste bat Sarrian 2018tik daukatena, atez atekoa. Udalak informatu duenez, Sarrian atez atekoa ezarri eta berehala lortu zuten gaikako bilketa %19tik %59ra pasatzea eta geroztik hobetzen segitzen dute; esate baterako, bildutako hondakin organikoek Sarrian ez daramate %2 zakar baizik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude