Emakumeak borrokan
Ainara LeGardon eta banda

Barearekin batera dator ekaitza

  • Bateria jolearen hats hartzeek tempoa markatzen zuten heinean, dunbalaren oihartzunak entzulearen bihotz taupadak bizkortzen zituen. Oihu eta soinu distortsionatuek belztutako areto ilunaren jarraibide ziren Ainararen ezpain gorriak. Eta hirukotearen elkar ulertzea zen begi kliskei eusteko oinarria.

Marta Sendiu Zulaica @martasendiu
2019ko otsailaren 26a
Argazkia: Dos por Dos
Ainara LeGardon eta banda
Noiz: Otsailak 11
Non: Gasteizko Baratza Aretoa

Ezpaingorridunaren adats beltz luzeak mugimendua eskatzen zuen kontzertuaren lehen momentutik. Bizitzan joko lukeen azken bateria izango balitz bezala eskatzen zion dunbalak Hectorri, esaterako “La Isla (hasta quebrar)” abestian . Hala ere, baxuaren oharkabeko presentziak barnebiltzen zuen bandaren dotorezia.

Gitarraren zaratak bilatzen zuen zikintasunaren edertasuna. Gure esku dauden tresna guztiekin hots berriak esperimentatu zituzten belarriek; “Témpano” abestian soinu ezberdinen nahasketa agerian utziz. Modu progresiboan abestia zarata bilakatu, eta bat-batean amaituta.

Isiltasuna apurtzen zuten hots lizun eta ostikoen artean “Agota” agertu zen. Gitarraren eta bateriaren arteko koordinazioa agerian uzten duen abesti mantso bezain zail horietako bat. Ainararen ahotik xuxurlaka ateratzen ziren hitz gordin eta leunek higatzen zituzten azalak, memelotasunaren mundura eramanez, hipnotasunera.

Batzuetan nahikoak dira ahotsak, gitarrak eta intentsitate aldaketak, abestietan harrapatuta gelditzeko, baina bateria eta baxua gehituz gero, berezitasun liluragarri batera bidaltzen zaituzte.

Hurrengo kontzertuak:
Martxoaren 29an: Oñatiko Beratu jaialdia
Martxoaren 30ean: Markina-Xemein

Zarata bitxien mundu paralelo batean barneratuta, non, eszenatoki gainetik begirada kentzea ezinezko misioa bilakatzen den. Giro lainotsu horretan dago LeGardonen gitarra jotzeko dotorezia. Haren eskuinean zinta-oihartzun baten presentziak, oharkabean harrapatzen zaitu. Sekula entzun gabeko soinu arraro bezain txundigarriak eragiten ditu Ainarak. Lehenengo begiratuan tramankulu zahar eta arrunta iruditzen duen horrek, intentsitatea eta kementasuna ematen dizkio oholtza gaineko ikuskizunari.

Rock independentea, amerikar, folk eta blues kutsuak dituen lan honek, xehetasun txikienetan begirada jartzen du eta kalitatea lehenestea du helburu. Artista honen intimismo subjektiboaren kolektibotasunean datza hasiera batean arrotza iruditzen zaizun kontzertuak, baina amaieran miresmenera itsasoratzen zaituena.

Argazkia: Dos por Dos
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kontzertuak  |  Gasteiz

Kontzertuak kanaletik interesatuko zaizu...
Frenesi hutsa

Ikuskizun zirraragarria disfrutatu genuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ez zen espero genuena, askoz gehiago eta askoz hobea baizik.

Dantza espektakulu batera gerturatzen garenean bi aukera ditugu buruan: dantza guztiz klasikoa, Petipa edo Fokine koreografoen lanen tankerakoa, edo dantza garaikidea, Maurice Béjart edo Blanca Li dantzariek ordezkatzen dutena. Kasu honetan, ez bata, ez bestea. Dantza fresko eta ulergarria izan genuen taula-gainean. Marco Batti koreografoaren... [+]


2019-04-30 | Markos Zapiain
Bob Dylanentzat nostalgia heriotza da

AEBetako musika betirako eraldatu zuen Bob Dylanek 1960ko hamarkadan eta geroztik bere leienda hazi besterik ez da egin. Iruñean jo zuen joan den ostegunean eta Barakaldon berriz ostiralean. Bigarren kontzertu horren kronika da hau, iraganean iltzatuta geratu ez den artista baten erretratua.


2019-04-09 | Topatu.eus
EHZ festibaleko lehen musika taldeak iragarri dituzte

Iseo & Dodosound, Oihaneko Zühainetan, Gari & Maldanbera, Koban, Broken Brothers Brass Band eta Montauk izango dira ekainaren 28tik 30era Irisarrin eginen duten jaialdia. Sarreren aurresalmenta martxan jarri dute jada, eta gazteei laguntzaile gisa joateko deia egin diete.


Fresko eta arina

Aspalditik badabil Euskadiko Orkestra Sinfonikoa saiakerak egiten herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, musika klasikoa gerturatzeko. Asmo honekin ziklo berezi bat du orkestrak, Musika Gela izenekoa hain zuzen ere. Gaztetxoei zuzendutako ziklo honetan saio labur eta didaktikoak aurkitzen ditugu, eta bakoitzean musikaren arlo berezi bat eta ikuspuntu konkretu bat lantzen da.

Aldi honetan, nahiz eta egitarau interesgarria ekarri Euskadiko Orkestrak, jende gutxi ikusi genuen Principal... [+]


Bortxaren xarma

Gasteizko Jimmy Jazz aretoa ohi baino ilunago dago, beltz. Olana batek laguntzen du belztasun hori sakontzen. Eszenatoki gaineko fokuek bakarrik argitzen dituzte Vulk-eko taldekideak eta momentu batetik bestera, oholtza, boxeo ring bilakatu da.


2019-03-31 | Andrea Zubozki
Ólafur Arnalds eta bere mamuak utziz

Atabal gelak gomitaturik, Ólafur Arnalds islandiar piano-jotzaileak kontzertu intimoa eman zuen martxoaren 9an, Biarrizko Gare du Midi aretoan.


2019-03-27 | Amaia Fernández
Arteak Ireki
MULTIMEDIA - ekitaldia

Martxoaren 23an, Arteak Ireki taldeak sustatuta, musikari eta kulturgileak herri askotan kalera atera ziren, Eusko Jaurlaritzaren kultur emanaldiak murrizten dituen dekretuaren kontra daudela esateko.


2019-03-26 | ARGIA
EHZ festibala Irisarrin egingo da aurten

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren aurtengo edizioak bazuen data dagoeneko: ekainaren 28tik 30era. Tokia, aldiz, zehaztu berri dute: Irisarrin (Nafarroa-Beherea) ospatuko dela jakinarazi du antolakuntza taldeak.


Artea irekita

Mundu honetan mugarik ezagutzen ez duen bakarra kapitala dela dirudi. Gainerako kontuentzat araudi, kontrol, debeku eta zentsura neurriak non-nahi eta nolanahikoak dira. Ikuspegi honen beste lagin bat erakutsi du Eusko Jaurlaritzak azken egunotan: urtean 12 kultur emanaldi egiteko muga ezarri nahi zien taberna eta areto txikiei.


Eguneraketa berriak daude