Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute Bilduk eta NaBaik

  • Bilduk eta Aralar-NaBaik Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute gaur Nafarroako Parlamentuan. Barcina ordezkatzeko Juan Carlos Longas proposatu dute.


2013ko apirilaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Martxoaren 22an adierazi zuten EH Bilduk eta NaBaik Barcinari zentsura mozioa jarriko ziotela (argazkia: naiz.info)

Mozioak, oraingoz, ez du aurrera ateratzeko adina indarrik, PSNk babestuko ez duela esan baitu. Barcinaren dimisioaz gain, Nafarroako hauteskundeak aurreratzea du helburu alderdi abertzaleen eskariak, Bilduko Maiorga Ramirezek eta Bakartxo Ruizek eta Aralarreko Aritz Romeok esan dutenez.

Nafarroako Parlamentuak bozketa egin zuen orain egun batzuk Barcina lehendakaritzatik kendu ala ez erabakitzeko, eta UPNk eta PPNk bakarrik egin zuten erabakiaren kontra. Nafarroako lehendakari ohiak Caja Navarran aparteko dietak kobratu izanagatik hartu zuten gainontzeko alderdiek erabaki hori. PSNk, ordea, Barcinarengan konfiantzarik ez duela argitu ostean, bere kontrako mozioa babestuko ez duela azaldu du oraingoan.

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Barcinaren dimisioaren eta hauteskundeak aurreratzearen alde egin du. Caja Navarraren auziaren aurrean, Nafarroako gizarteari eman dakiokeen “erantzunik okerrena isiltasuna” dela esan du. Auzian nahasturik aurkitu direnen isiltasuna “ahultasun handi baten isla” dela aipatu du, eta egoera honek hauteskunde berrien beharra dakarrela.

Bestalde, Ezkerrako José Miguel Nuinek alderdi abertzaleek aurkeztutako mozioaren alde egin du.  PSNk erabakiaren kontra egitea “akats larria” dela esan du, “PSN eta gu bezala, ezkerrekoak eta progresistak kontsideratzen garenok, egoera honekin apurtzeko erantzukizuna” eduki beharko bailukete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Itxialdiak egin dituzte Iruñerriko institutuetan Gazaren alde, nahiz eta Nafarroako Gobernuak espresuki eskatu ez baimentzeko

Astearte gauean Israelen genozidioaren aurkako itxialdia "normaltasunez" egin dute DBH eta Batxilergoko ikasleek Iruñerriko hainbat institututan, ARGIAri kontatu diotenez. Itxialdi horiek egin ez zitezen saiatu da Nafarroako Gobernua, astearte eguerdian... [+]


Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Eguneraketa berriak daude