Baratze sarea, etengabe hazten

  • Baratzea komunitatea da, gune berdea, bertakoa, garaian garaikoa; baratzea aisialdia da, euskara, arnasgunea, beste kontsumo eredu bat… Bost urteko ibilbidearen balantzea egin du Itsaso Olaizolak, Gipuzkoako Baratze Parke Sareko arduradunak, eta horiek denak aipatu ditu herriz herri martxan jarritako baratze parkeen helburu eta ezaugarri gisa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 12an - 12:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kutxa Ekoguneak 2013an jarri zuen martxan Baratze Parke Sarearen egitasmoa. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegian jarri zituzten lehen lursailak herritarren esku, eta urtez urte handituz joan da kopurua. “Egun, hogei herritan daude baratze parkeak, eta udal gehiago daude zain, guk azterketa egin eta martxan hasteko”, dio Olaizolak. 1.180 lursailek eta 5,4 hektareak osatzen dute Baratze Parke Sarea. Erabiltzaileak alokairu baten truke ustiatu dezake lursaila, eta nekazaritza ekologikoa egitea eta autokontsumorako izatea dira bete beharreko baldintza nagusiak. Gipuzkoan, horiez gain, badaude baratze parkeak dituzten beste zenbait herri, baina herri horiek ez daude sarean eta beste era batera egiten dute kudeaketa.

Olaizolak argi du bost urteotan Baratze Parke Sarea indartu egin dela. “Urriaren 26an balantzea egin genuen udaletako zinegotzi eta teknikariekin. Sarera batu diren azken herriei ongietorria egin eta esperientziak partekatu genituen, asko ikasten baita halakoetan. Denak zeuden pozik esperientziarekin”. Jarraitu egiten dute hasi ziren guztiek eta inork ez du adierazi uzteko asmorik. Hori da, Olaizolaren aburuz, egin daitekeen baloraziorik onena.

Kutxa Ekogunearen lurretan dago, Donostian, Gipuzkoako baratze parke handiena. 2014an jarri zuten martxan, eta 154 lursail ditu, 30 metro koadrokoak gehienak. “Hori da guk aholkatzen dugun tamaina, aproposa iruditzen zaigulako familia baten kontsumorako. Hemen, Ekogunean, 30ekoak dira gehienak, nahiz eta badiren 60 eta 90 metro koadrokoak eta baita lursail egokituak ere; baina udal bakoitzak erabakitzen du tamaina”. 50 metro koadroko sailak egin dituzte oraintxe Zumaian, eta badira 40koak ere; handiagoak ere bai, kolektiboek kudeatzen dituztenak. “Gautena eta Atzegi daude, adibidez, hemengo baratze handietan”.

Kutxa Ekogunearen lana

Hiru hanka ditu baratze parke baten kudeaketak: Ekogunea, tokian tokiko udala eta erabiltzaileen elkartea. Baratze parkea martxan jarri aurretik hasten da Kutxa Ekogunearen lana: azterketak egin, proiektua landu… Martxan dela, hileroko ikuskaritzak egiten ditu, erabiltzaileek ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko. “Txostenak eginda, udalei eta erabiltzaile elkarteei bidaltzen dizkiegu; gardentasun osoz egiten dugu dena”.

Bi urtez behin lurren analisiak egitera ere joaten dira Ekogunetik. “Aldatzen ari da lurraren kalitatea eta emankortasuna; lurra lantzeak lurra aberasten du, eta komeni da azterketa egitea. Ekoguneak, azterketa horretatik abiatuta, lur bakoitzari komeni zaion ongarri ekologikoa zein den esaten die erabiltzaileei”.

Furgobaratza da Baratze Parke Sarerako sortutako berariazko zerbitzua. “Nik uste dut hori dela gure arrakasta handienetako bat”, dio Olaizolak. Baratze parke guztietara joaten da Furgobaratza, aurrez iragarritako egun eta orduan, eta hainbat egiteko ditu: ikuskaritzak egin, aholkularitza teknikoa eskaini, landare ekologikoen hornikuntza egin, tailerrak eta ikastaroak antolatu, erabiltzaileen galderei erantzun… “Edozein gairen inguruan aholkuak emateaz gain, erabiltzaileek eskatzen duten hori asetzen saiatzen dira, gomendioak emanez, dudak argituz edo proiektu berriak gauzatzen lagunduz”.

Lehen pausoak, udalak

Udalak ematen du baratze parkea martxan jartzeko lehen pausoa. Udalak erabilera publikoa eta irekia izango duen gune berde bat irabazten du baratze parkea abiatzerakoan. “Lur horien azterketa egiteko eskatzen digu udalak. Azterketa egin ostean, proiektua taxutzen dugu, eta baratze parkea nola abiatu aholkatzen diogu udalari. Gero, kontratu bat sinatu, eta urtean diru kopuru bat ordaintzen du udalak Ekogunearen zerbitzuen truke”.

Olaizolaren hitzetan, diru hori erabiltzaileei kobratzen zaien alokairuarekin berreskuratu ohi du udalak. “Hilean bost eurokoak dira alokairu batzuk, baina badira hamabost eurokoak ere. Guk aholkatzen duguna da erabiltzaileei kobratzea, horrek konpromiso bat eskatzen duelako, baina ez gara sartzen zenbatekoan; udalak erabakitzen du hori”.

Udalak erabitzaileen esku uzten du baratze parkearen funtzionamendua, eta haiek arduratzen dira egunerokoaren kudeaketaz. “Ezberdina izaten da udalen inplikazio maila; esku hartze handia izaten dute batzuek eta ia dena erabiltzaileen esku uzten dute beste batzuek”.

Erabiltzaileen egitekoak

Erabiltzaile guztiek elkarte bateko kide egin behar izaten dutela azaldu du Olaizolak. “Eurak arduratzen dira espazio komunez, materialaz eta erremintak zaintzeaz, funtzionamendu arauak zehazteaz, garbiketa egiteaz…”. Komunitatea osatzea da Baratze Parke Sareak duen helburuetako bat. Olaizolak ulertzen du norbait komunitate horretako parte izateko edo ardurak hartzeko prest ez egotea: “Ongi da. Baina, orduan, hau ez da bere proiektua”. Elkarteen funtzionamenduan ez udalak eta ez Kutxa Ekoguneak ez dute eskurik sartzen; bakoitzak erabakitzen du nola lan egin.

“Lantalde txikiak antolatzen dituzte batzuek, txandaka egiten dituzte lanak beste batzuek, izaten dira gidaritza bizpahiru lagunen artean hartu eta lan gehienen kargu egiten direnak ere…”. Erabiltzaileen artean zenbaitetan gorabeherak izaten direla aitortu du Olaizolak, eta funtzionatzeko modua egokituz eta kasu horretan aldatuz joaten direla.

Tolosako baratze parkea da horren adibide. 80 baratze daude han, eta erabiltzaile bat edo gehiago izaten dira baratze bakoitzean. Elena Lakuntzak, adibidez, ahizparekin lantzen du bere lursaila. “80 baratzeetan beti egoten dira lanak egiteko: garbiketa dela, konposta dela, gauzak jakinarazi behar direla… Hiru lagunek hartu zuten horren guztiaren ardura, baina gainezka egin zuten”.

Lan horiek dinamizatuko zituen talde handiago baten beharra ikusi zuten duela hiru urte, eta antolaketa berri batekin hasi ziren lanean. “Sei-zazpi lagun gaude talde horretan, eta gure lehen pausoa izan zen arlo bakoitzeko lan taldeak eta betebeharrak definitzea: mantenimendu taldea, komunikazio taldea, konpost taldea, proiektu berriak… Arduradun bat dago bakoitzean, eta beste erabiltzaileek zein taldetan aritu nahi duten erabaki eta izena ematen dute”. Txabolaren garbiketa txandetan sartzen da talde batean izena eman nahi ez duena, eta komunikazio taldea arduratzen da txanda horiek antolatzeaz eta jakinarazteaz. “Denok zerbait egiten dugula bermatzen dugu horrekin, eta inor ez dela lehertzen dena berak egin behar duelako”.

Komunitatea eta euskara

Tolosan hiru urte daramatzate sistema horrekin lanean, eta gustura daude funtzionatzeko moduarekin. Erabiltzaileen profila askotarikoa izan arren, harremana, oro har, ona dela azaldu du Lakuntzak. “Adin ezberdineko jendea dago, etorkinak ere badira, baina giro ona dugu gure artean, eta giro horri eutsi nahi diogu aurrerantzean ere”. Hainbat jarduera egin izan dituzte giro on hori sustatzeko: txorimalo lehiaketa, baratzeko produktuekin eginiko bazkaria… “Nik askotan esaten dut kanpin baten modukoa dela hau, kanpinetako giroaren antza duela”.

Olaizolak nabarmendu du komunitatea egitea dela baratze parkeen xedeetako bat, baina beste xede batzuk ere badira; euskara sustatzea, kasu. “Ekoguneko baratze parkean euskara da lehentasunezko hizkuntza. Arnasgune bat izan nahi dugu, eta lursailak esleitzeko irizpideak jarriz egiten dugu hori”. Adibidez, lursaila eskatzen duen herritarrak puntu bat gehiago du euskara jakiteagatik.”Udaletan, oraindik, ez dira ausartu hizkuntza irizpideak ezartzen, baina beste irizpide batzuk sartu dituzte”. Adin tartea eta generoa hartzen dira kontuan, adibidez, adin guztietako erabiltzaileak eta parekidetasuna egon daitezen. Kuotak jartzen dira, halaber, langabetuentzat eta DSBEa jasotzen dutenentzat.

Albiste hau Gipuzkoako Hitza-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-02 | Garazi Zabaleta
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]


2025-07-01 | Euskal Irratiak
Hendaiako azken berdegunean 250 bizitegi eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu du

Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean

Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]


Eguneraketa berriak daude