Barañaingo hainbat herritarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu dute udalaren hizkuntz eskubideen murrizketen aurrean, eta informazio kanpaina bat martxan jarriko dutela adierazi dute.
Barañaingo Udalak 2021eko ekainaren 22an udalaren lanpostuen hizkuntza eskakizunen harira hartu zuen erabakia salatzeko agerraldia egin du bizilagun talde batek, eta Barañainen euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu. Udalak, osoko bilkuran PSNko eta NA+-ko zinegotzien aldeko botoekin, udaleko hamahiru lanposturi lehendik zuten hizkuntza eskakizuna kendu die.
Horren aurrean informazio kanpaina bat abian jarriko dute, Barañaingo herritarrei horren guztiaren berri emateko. "Egia bada ere 2002tik hona Barañaingo Udalak herritar euskaldunoi zerbitzua nafarron jatorrizko hizkuntzan emateko hainbat urrats egin dituela Bai Euskarari proiektuaren baitan, udala oraindik ere ez da herritarroi zerbitzu guztiak euskaraz emateko gauza, eta 2021eko plantilla organikoan euskarazko hizkuntza eskakizun horiek kentzeak egoera areagotu egin du, herritar euskaldunon hizkuntza eskubideei dagokienez. Izan ere, herritarroi zerbitzu egokia ematea da edozein administrazioren egitekoa, eta Barañaingo euskaldunok eskubide osoa dugu udalak ematen digun zerbitzua gure hizkuntzan jasotzeko eta bigarren mailako herritarrak ez izateko", adierazi dute.
Horregatik, Barañaingo Udalari eskatzen diote 2022ko plantilla organikoan berriz ere euskarazko hizkuntza eskakizuna ezar diezaiela hamahiru lanpostu horiei eta euskarazko zerbitzua bermatzeko beharrezko diren lanpostu guztiei, eta "Barañaingo bizilagun euskaldunon hizkuntza eskubideen urratzea amaitzeko bidean aurrerapauso eraginkorrak egitea".
Azkenik, Barañaingo herritar euskaldun guztiei dei egin nahi diete udalean ere "lehen hitza euskaraz egin dezaten eta euskarazko zerbitzua eska dezaten, gure herrian gure hizkuntzan bizitzeko eskubide osoa baitugu".
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]