Bankuak dira hipoteka-eskrituren onuradun nagusiak eta haiei dagokie zerga ordaintzea, Gorenaren arabera

  • Ordaintzea bezeroari zegokiola esan zuen otsailean Espainiako Auzitegi Gorenak, baina epai hura baliogabetu berri dute. Hortaz, ondare eskualdaketen gaineko zerga eta ekintza juridikoen eta dokumentatuen gaineko zerga finantza-erakundeen esku geratuko dira aurrerantzean.

(Argazkia: EKA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zortzi hilabeteren ostean epaia irauli dute; gaurtik aurrera bankuei dagokie hipoteken zerga nagusiak ordaintzea. Eskritura egiteko interesik handiena duena finantza-erakundeak direla argudiatuz aldatu du erabakia gaur goizean Espainiako Auzitegi Gorenak.

Bankuen eta bezeroen arteko harremana argitu asmoz, otsailean agerraldi bat egin zuten. Bertan esandakoaren arabera, bezeroei zegozkien hipoteken zerga nagusiak ordaintzea. Orain adierazitakoak hortaz, erabat aldatu du gaiaren noranzkoa.

Epaiak aldiz, EKAk (Euskal Kontsumitzaileen Alkartea) adierazi duenez, ez du zehaztu atzeraka eraginik izango ote duen. Ulertu daitekenez, aurrerantzean sinatutakoen hipotekei eragingo die, baita 2014tik aurrera zergak ordaindutakoei ere —zerga zorrak lau urteren buruan iraungitzen baitira—. Hala ere, ez da argi geratu azken kasu honetan non eskatu beharko den dirua; bankuan ala ogasunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025eko urriaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude