Hiru familia etxegabetu dituzte Bilbon Banco Popularren aginduz

  • Hiru familia Bilboko Mena kaleko beren etxeetatik kanporatu ditu Ertzaintzak Banco Popularren aginduz , Twitter bidez egiten ari diren jarraipenaren arabera.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Etxegabetzearen aurkako zenbait lagunek ertzainei sarrera oztopatu diete lurrean eserita. (Argazkia: Erre Arria)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizeko 9:00ak aldera kalearen sarreran hogeita bost lagun inguru lurrean eseri dira, ertzainen furgonetei bidea galarazteko. Uriola hedabideak Twitter bidez azaldu duenez, ia ehun pertsonak egin dute bat protestarekin eta desjabetu nahi duten etxe-atariaren inguruan familiei babesa erakusten ari zaizkie.

9:30ak ingururako ertzainek babestuta zerbitzu judizialetako langileak Mena kaleko hirugarren atarian sartu dira txistu eta oihu artean .

10:30etarako bi familia kaleratu dituzte eta hirugarrenaren berri argirik ez dago oraindik.

Maite Asensio Berriako kazetariaren esanetan asteartetik aurrera udal etxebizitza batean sar litezke. Ordura arte pentsio batera eramatea pentsatzen ari direla eta etxeko altzariak aterazen hasiko direla adierazi du kazetariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude