Bi Herriko Etxeek antolatu dute ekimena, eta apirilaren 14tik 16ra izango da Baztanen. 11 eta 15 urteko 40 gazte elkartzea da helburua.
Baigorri eta Baztango gazteen topaketak egingo dituzte apirilaren 14tik 16ra Baztanen. Bi Herriko Etxeek antolatu dute ekimena lehen aldiz, ibarren arteko harremana sendotzeko helburuarekin. Atzoko, gaurko eta biharko sareak lelopean. 40 lagun elkartzea dute xede.
Bixente Hirigarai Baigorriko teknikariak kazetari esan dionez, gazteei mugakide diren herrietara joateko gogoa bultzatu nahi diete. Hala, 11 eta 15 urtekoei dago bideratuta topaketa, behin 16 urtetik aurrera ohitura handiagoa baitago mugitzeko.
Topaketetan bi ibarren arteko harremanen historia erakutsi nahi dute antolatzaileek. Hirigaraik azaldu duenez apirilean alaba sareen gaia landuko dute: "Baztango emazte espioi batzuk ibili ziren alde batetik bestera mezuak eta jendeak pasatzen Espainiako Gerla zibiletik goiti". Horrez gain, mendi ibilaldi bat egingo dute, eta denbora librea ere izango dute gazteek, "elkar ezagutu dezaten".
Lehen topaketa hauetan Amaiurren egingo dute lo. Esperientzia ona izanez gero, udazkenean segida eman nahi diote ekimenari, kasu honetan Baigorrin.
Nafarroa osoko herritarren arteko harremanak estutzeko egunak ohiko tradizioarekin jarraituko du aurten ere, eta giroa berotzeko aurreko asteetan osatzen den egitarauan, kultur ekitaldi ugari antolatu dira.
Ipar Euskal Herriko etxaldeen segida aztergai, Departamenduko Laborantza Ganbaran. 55 urtetik goitiko laborarien itzulia egin dute Xiberoa, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri eta Errobi eskualdeetan, besteak beste.
Serge eta Audrey Narbais baigorritarrak daude Etxean Egina xaboi-ekoizpen proiektuaren atzean. 2015ean jarri zuen bikoteak egitasmoa martxan, eta tailerra eta denda Baigorrin dituzte egun. Hurbileko lehengaiak eta ekologikoak darabiltzate haien produktuetan; xaboiak, kremak eta... [+]
Apirilaren 30ean Baigorrin ospatu zen Nafarroaren Egunean emakume batek sexu erasoa jasan zuen. Egun hau antolatzen duen Basaizea elkarteari jakinarazi zion emakume honek eta elkarteak manifestazioa deitu du Baigorrin, maiatzaren 14rako.