Aztarna arkeologikoak topatu dituzte Sopelan, supermerkatua eraiki gura duten lursailean

  • Erdi edo Goi Paleolitokoak izan daitezkeen silex-zatiak aurkitu dituzte Sopelako arkeologo bik Bareñoko lursailean, joan den uda amaieran azaleko azterketa bat egin ondoren. Bertan, supermerkatu bat egitea aurreikusita dago, baina aurkikuntza horren ondorioz lanotarako lizentzia-obra suspenditu da, behin-behinean, aurkikuntzaren inguruko txosten bat aurkeztu arte, Sopelako udal-iturriek jakinarazi dutenez.


2021eko otsailaren 04an - 08:54
Bareño inguruko lursaila (Argazkia: Hiruka)

Joan den urteko udaren amaieran, Maitane Larrea eta Ander Ugarte arkeologo sopeloztarrek azaleko azterketa bat egin zuten Bareño sektoreko lursailean; izan ere, gune horretan supermerkatu bat egiteko hasierako obrek hainbat aztarna azaleratu dituztela jakinarazi dute historialariek. Erdi edo Goi Paleolitokoak izan daitezkeen 21 harri-aztarna aurkitu dituzte, eta, ondorioz, eraikuntza-lanok atzeratu behar izan dira, behin-behinean, aurkikuntzaren nondik norakoak aztertu ahal izateko.

Ugartek jakinarazi duenez, "udan egindako lur-mugimenduek hainbat silex-zati lurpetik atera dituzte", eta, horren ondorioz, erraz topatu zituzten aipatutako harri-aztarnak. Horren berri emateko, txosten bat bidali zioten Bizkaiko Foru Aldundiari, eta, orain, aztarnategiaren balizko potentziala aztertu beharko du supermerkatua eraikiko duen enpresak. Horretarako, Suhar arkeologia-taldeak zundaketak egingo ditu aztarnategi arkeologikoa dagoen edo ez ziurtatzeko.

Aurkitutako aztarnak etapa bitan bana daitezkeela zehaztu du Ugartek: alde batetik, Erdi Paleolitoa, Levallois metodoagaz landutako harri-puskak aurkitu dituztelako, Mousteriar kulturako oso karakteristikoak; eta, bestetik, Goi Paleolitoa, zati laminar eta burilak aurkitu dituztelako. Silex-zati horiek guztiak Bilboko Arkeologi Museoaren esku utzi dituzte, eta ezinezkoa zaie oraindino baloraziorik egitea, horiek azalean eta aldatutako testuinguru batean aurkitu dituztelako.

Oraindino ez dago katalogatuta aurkikuntza hori, baina kontutan hartuta Sopelan, eta Uribe Kostan orokorrean, testuinguru arkeologiko aberatsa dagoela, adituek uste dute garrantzi handia izango duela inguruok aztertzea. Izan ere, azaldu dutenez, ez da lehenengo aldia mota horretako aurkikuntzak ematen direla Bareño inguruan: Joseba Rios Garaizar eta Diego Garate arkeologoek 2008an aurkitutako Bareño aztarnategiko partea da orain aztertu beharreko lursaila.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


10.000 urteko harresia

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Eguneraketa berriak daude