Azpeitiko Elmubas enpresa erosi du arrisku-kapitaletan espezializatutako talde batek

  • Espainiako hainbat hedabideren arabera, 200 milioi eurotik gorako mekartu balioa du Azpeitiko Orendaundi industriagunean kokatuta dagoen enpresak. Etxe-animalientzako jana egiten dute sektore horretan 30 urte daramatzan Elmubas enpresan. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, enpresa handitzeko asmoa du jabe berriak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 26an - 09:54
Elmubas enpresako ataria (argazkia: Uztarria).

Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, Azpeitiko Elmubas Petfood Group –Piensos Bastida lehen– erosi berri du Portobello Capital arrisku kapitalen kudeaketa enpresak. Hilabete batzuetako prozesuaren ostean, joan zen ostiralean gauzatu zuten salerosketa bi aldeek, eta egunotan ari dira jabeak egindako prozesuaren emaitzen berri ematen langileei. Espainiako hainbat hedabideren arabera, Azpeitiko enpresaren merkatu balioa 200 milioi euroren bueltakoa da. Etxe-animalientzako jana egiten dute Landetako Orendaundi industriagunean kokatuta dagoen Elmubas lantegian, eta sektore horretan aritzen den enpresa nagusienetakoa da.

Interes handia piztu zuen duela hilabete batzuk Elmubasen salerosketak sektorean; izan ere, maskoten merkatua etengabe hazten ari da eta merkatuan oso posizionemandu ona du. Elmubasen jabeek Deloitte konpainiara jo zuten eroslea aurkitzeko laguntza eske, eta, orduz geroztik, funts ugarik erakutsi dute Azpeitiko lantegia erosteko interesa. Dena den, azken hilabeteetan Portobello Capital aritu da salerosketa negoziatzen Elmubaseko jabeekin.

Elmubasek etxeko animalientzako jana ekoizten du, eta besteak beste, Carrefourrentzat, Eroskirentzat eta Alcamporentzat produktu zuriak egiten dituzte enpresa horretan. Azpeitiko enpresak 30 urtetik gora daramatza animalientzako jakien sektorean lanean. Enpresak langileei azaldu dienez eta Uztarriak jakin ahal izan duenez, beharginei ez die aldaketarik eragingo egin berri duten salerosketak; are gehiago, enpresa handitzeko asmoa agertu dute jabe berriek. Uztarria saiatu da Elmubaseko ordezkariekin hitz egiten, baina momentuz ez du lortu haiekin harremanetan jartzerik. Portobello Capitalekin, berriz, hitz egin du Uztarria.eus-ek, eta funts horrek salmenta ezin duela baieztatu azaldu dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresak
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-17 | Roser Espelt Alba
Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria

Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude