Azken urratsaren faltan, buelta erdia ematear dira

  • Muga zeharkatzea ezinezkoa da estatubatuar militarren begiradapean. “AEB ez da babeslekua” dio Trumpek. Ehun lagun inguru beraien herrialdera itzuli da dagoeneko.


2018ko abenduaren 07an - 11:25

Ez aurrera eta ez atzera dago migratzaileen karabana. AEBek hesia igarotzea zaildu dute; militarren presentzia areagotu da. Saiakera asko egon dira, baina Trumpen erantzuna argia da: harrapatutakoak deportatu egingo dituzte. Hiru aste baino gehiago daramatzate mugan, eta bizirautea jasanezina izaten ari da. Ezintasuna gailentzen doa.

Indar gehiago hartzen ari da migratzaileen aurkako mugimendua. Manifestazioak ez dira lehen bezain sarri egiten, baina “pozik” daude migratzaileek laster amore emango dutelako. Egoeraren jakitun dira. Mexikoko Gobernuak erabakia hartu du: migratzaileei emandako laguntzak murrizten joango da. Hesia igaro ordez, autoz igarotzea da aukeretako bat. Mafiek sartu dute eskua: bidaiarengatik 4.000 eta 8.000 dolarren artean eskatzen ari dira. Aduanetako kontrolak are ugariagoak dira, AEBek badutelako honen berri.

Migratzaileetako batzuk jada buelta erdia eman dute Publico.es-k jaso duenez. Nazioarteko Migrazioaren Erakundeak hegazkin zerbitzua eskaini die, eta ehun lagun inguru Hondurasera itzuli dira. Hau aldiz, ez dago denen eskura: batzuek etxea galdu dute karabanan parte hartzeagatik.

Gehiengoak mugan jarraitzen du, zain. Zailtasunak zailtasun, ez dute amore eman nahi. Batzuek “berehala” nahi dute muga igaro, baina beste batzuk prest dira Tijuanan sos batzuk irabazteko lan ziztrin baten truk, eta mugako giroa “lasaitzen” denean beste aldera pasatzen saiatu. Lehengo “indar blokea” ez da oraingoa bezalakoa: guda indibiduala hasi da.

“Etorri diren lekutik joan daitezela”

“80. hamarkadan AEBek esku onez hartzen zintuen”, dio duela ia berrogei urte muga zeharkatu eta asiloa eskatu zuen hondurastar batek, New York Times-ek jaso duenez. Garaiak ezberdinak dira. Gerra Hotzean murgilduta, AEBez hegoaldeko herrialde komunistetatik ihes egiten zutenek berehala eskuratzen zuten asiloa. Egun ordea, badirudi Ameriketako Estatu Batuen jokaera guztiz ezberdina dela: jada, AEBak ez dira babesleku.

Asilo eskubidea ukatzea legearen aurka joatea litzateke, eta hori ondo daki Donald Trumpek. Asiloa eska liteke, baina gero eta oztopo gehiago jarri ditu. Segurtasun Nazionaleko buru Kristjen Nielsenek argi esan du: “Asiloa pertsekuzio edo jazarpen batetik ihesean dabilenarentzako da, ez lan hobea nahi duenarentzat; onartezinak dira horrelako iruzurrak”. Donald Trumpek Twitter bitartez esan zuen “berehala” bidaliak izan behar direla, epaiaren edo tribunalaren aurretik pasa gabe.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migratzaileen karabana
2021-08-11 | Euskal Irratiak
Malen Garmendia: "Politika migratorioak hiltzaileak eta oso arrazistak dira"

Malen Garmendiak bi urte daramatza Greziako Lesboseko migranteen errefuxiatu gunean lanean , ZAPOREAK gobernuz kanpoko elkartearekin.


2021-01-18 | ARGIA
Honduraseko milaka migratzaile indarrez blokatu dituzte AEBetara bidean beste behin

Iragan astean 9.000 migratzailez osatutako karabana irten zen Hondurasetik AEBetara heldu nahian. Guatemalako poliziak indarrez egin du haien aurka igandean, eta 2.000 pertsona inguru blokatuta daude.


Migratzaileen Karabanako 2.000 pertsonaren aurka oldartu da Mexikoko Polizia

Gas negar-eragilea erabili dute Migratzaileen Karabanaren aurka Guatemalatik Mexikora igaro nahi zutenean. Migratzaileek Tecun Uman hirira (Guatemala) itzuli behar izan dute, atxilotu ez ditzaten.


Eguneraketa berriak daude