Bilbon bildu da gehiengo sindikala, azken astean lan istripuen ondorioz jazotako lau heriotzak salatzeko. Amiantoaren eraginez hildako langile bat ere oroitu dute.
Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egin dute elkarretaratzea ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek, azken astean lan istripuetan hildako lau langileen heriotzak salatzeko. Maiatzaren 20an zendu ziren langileotako bi: bata Zestoan, mendian lanean zebilela eta bestea Zarautzen, garabitik erorita; maiatzaren 22an zendu ziren beste bi langileak, bata Loiuko Olarra lantokian eta bestea Barazarren, kamioi istripu batean. Lau langileokin batera, gogora ekarri dute amiantoaren eraginez zendutako bosgarren bat ere.
Elkarretaratzean batu diren sindikatuek lan merkatuko prekarietatearekin lotu dituzte lan istripuak. Alabaina, istripu oro ekidin daitekeela adierazi du ELAko ordezkari Leire Herediak, hori bai, ondokoa azpimarratuz: “ neurri hauek dirua balio dute eta enpresek produkzioa prebentzioaren aurretik kokatzen dute”. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote gaia bere agendan txertatzeko.