Azafatak arropa gutxirekin lanean jarri zituen enpresarentzako isunak berretsi ditu epaileak

  • Kataluniako Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Toté Vignau enpresari Lan Ikuskaritzak 2018an jarri zizkion isunak. 2017ko Conde de Godó tenis txapelketan, Schweppes konpainiak kontratatu zuen enpresa horrek gona eta mauka motzean jarri zituen lanean azafatak, hotz egiten zuen arren.


2020ko martxoaren 4an - 10:14
Godó torneoko azafatak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lan ikuskaritzak 10.000 eta 187.000 euro arteko isunak jarri zizkien bi enpresei, UGT sindikatuak jarritako salaketa medio. Toté Vignau enpresak helegitea jarri zuen Lan Ikuskaritzaren epaiaren aurka, baina Auzitegiak atzera bota du.

UGT sindikatuak, kontratatutako zortzi azafaten lan egoera "sexistagatik" eta euren osasuna babesteko neurririk ez hartzeagatik salatu zituen Toté Vignau eta Schweppes, azafatetako batek egindako salaketetan oinarrituta. "Gona motza eta haragia erakustera. Ezin genuen jakarik jantzi, marka estaltzen zuelako. Jantzia ikusi behar zen, bost axola hotz egiten bazuen", azaldu zuen. Egun batean eskuoihalak baliatu zituzten hankak estaltzeko. "Egundoko errieta egin ziguten eta barkamena eskatzera ere heldu ginen".


Sexismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.