Auzi ekonomikoa zabalik dagoela gogorarazi dute ‘Egunkaria’-ren itxieratik hamar urtera

  • "Auzi ekonomikoa absoluzioarekin itxi arte, Egunkariaren zauriari odola dario", esan zuen atzo Joan Mari Torrealdai Egunkariako administrazio kontseiluko kideak, Andoaingo Martin Ugalde parkean egindako ekitaldian. Egunkariko arduradun ohiek, langileek eta dozenaka herritarrek gogoratu zuten duela hamar urte itxi zutela Euskaldunon Egunkaria.


2013ko otsailaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Torrealdai, Otamendi eta 'Euskaldunon Egunkaria'-ko hainbat langile, atzo Andoainen (Jon Urbe / Argazki Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2003ko otsailaren 20koez hitz egin zuen Torrealdaik, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenekoaz, atxiloketez, torturez, ondorengo egunetan jasotako babesaz...

Gogorarazi zuen 'Egunkaria'-ko auzipetuak absolbitu egin zituela Espainiako Auzitegi Nazionaleko tribunalak. "Hala eta guztiz ere, urteetan galdetu duguna galdetuz jarraitu beharko dugu: nork ordainduko du egindako kaltea? Noizko erreparazioa? Egunkaria betiko iyxita dago. Euskarazko lehen egunkaria horrela ixtea estigma lotsagarria da espainiar demokraziarentzat, eta guretzat gure ahulezia instituzionalaren mugarria".

Gainera, auzi ekonomikoa zabalik dagoela nabarmendu zuen Torrealdaik. "Ez da txantxetan hartzeko auzia. Duela bi urteko agerraldian azaldu genuen Egunkaria auzia abiarazi zutenak atzera Moncloan ikus ganitzakeela. Eta beldur ginela. Eta gertatu egin da. Egunkaria itxi zuen PPren gobernuan, Aznar zen presidente eta Mariano Rajoy lehendakariorde. Fiskaltza gobernupeko organoa izanik, gure beldurrak sustrai sakonak ditu".

Jon Mari Torrealdairen hitzaldia osorik (pdf)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2021eko uztailaren 28
Otsaileko hostoak

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2019ko otsailaren 22
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

Eguneraketa berriak daude