Eibarko Auzitegiak ebatzi du Oñatiko enpresan baimendutako maila baino 38 aldiz handiagoa zela langileek azido sulfurikoarekin edukitako kontaktua. Epaiaren ondorioz bi langileren kontratua eten egingo dute eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko ditu.
Autlan EMD SLU enpresa (lehen Cegasa zena) zigortu du epaitegi batek langile bat azido sulfurikozko laino azidoen gehiegizko eraginpean izan zuelako. Zehazki, baimendutakoa baino 38 aldiz handiagoa zen lanpostu batzuek pairatzen zuten azidoaren eragina, LABek ohar baten bidez adierazi duenez. Eibarko Lan Arloko 1. Auzitegiak Oñatiko langile batek egindako demanda onartu zuen urriaren 14an, eta gaixotasun profesionala aitortu dio; laneko asma, hain zuzen ere. Hortaz gain, bi langileri onartu die kontratuen iraungitzea, eta kalte ordainak bere gain hartu beharko ditu enpresak.
ELA sindikatuak ere ohar batean jaso du ebazpenaren berri, eta salatu dutenez epaiak erakusten du enpresa urtez urte atzeratzen joan dela segurtasun neurriak bermatzeko erabakia. Enpresak 2017an egin zuen lehen azterketa, beranduegi, sindikatuaren iritziz, “txostenean jasota dagoelako azido sulfurikoa funtsezko elementua dela enpresaren prozesu produktiboan”. Gainera, ez zituen aztertu kutsatuta egon zitezkeen gune guztiak, argudiatuz horietan ez zela kutsatzeko arriskurik.
Lehen azterketa hartan dagoeneko azido sulfurikoaren gehiegizko eragina identifikatu zuten arren 2018ra arte Autlanek ez zuen Norbere Babeserako Ekipamendurik (NBE) ezarri. Prebentziorako neurriak ez zirela egoerarako espezifikoak ere salatu dute, eta ez zirela arrisku zonalde guztietan ezarri. ELAk argudiatu du laino azidoa "inguru komun eta atseden guneetara ere” hedatuko litzatekeela. 2022an enpresako bost langileri aitortu diete lan gaixotasuna.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.