Aurtengo Pastorala 2021ean jokatuko da

  • Abdelkader pastorala uztailaren 26an eta agorrilaren 2an jokatzekoa zen, baina, Xiberoko Jauna Alkarteak erabakita, heldu den urtera arte atzeratu da. Jauna Alkarteako kide Thomas Erguy adierazi duenez, “hautua ez da erraza izan”.


2020ko apirilaren 17an - 15:18
Alain Mercapidek jokatuko du Abdelkaderren rola. Ondoan, Jean-Louis Davant egilea. Argazkia: Pierre-Alex Barcoïsbide. Argazkia: Pierre-Alex Barcoïsbide.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pastoralaren nortasuna atxikitzeko beste modurik ez dute atzeman. Pastoralik ez da izanen aurten. Koronabirusaren krisiak mundu osoa jo du. Osasun krisiak udako ekimenetan eragin zuzena ukanen du.

Pastoralaren inguruan ezin zen beste gisaz izan. Susmoa bazen ere, apirilaren 17ra arte ez dute argitu, baina heldu da eguna. Xiberoko Jauna Alkarteak, antzerki herrikoiaren antolatzaileak, joan den astelehenean egin bilkuran erabaki zuten:

"Abdelkader pastorala urte batez gibelatu dugu, ez da erraza izan, baina ez dugu dudarik izan, erran dio Thomas Erguy Xiberoko Jauna Alkarteako kideak Kazeta.eus-i.

Thomas Erguyk aditzera eman duienez, urte luzean “elkartzen saiatuko dira mustraken erritmoa ez galtzeko”.

Abdelkader pastoralaren egilea Jean-Louis Davant da. Pastoralari buruzko xehetasunak hemen, egilearen Abdelkader eta gu artikuluan.


Pastorala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.