Aurrera doa Polonian onartu nahi den legea: kartzela zigorra abortatzeagatik

  • Milaka emakume kalera atera dira asteburuan Varsovian, Poloniako Parlamentua eztabaidatzen ari den abortuaren legeari kontra egitera. Iragan astean, mundu osoko 200 erakunde baino gehiagok legea geldiaraztea eskatu zuten.

     


2018ko martxoaren 27an - 10:44
Asteburuan milaka emakume atera dira kalera abortuaren lege berriaren aurka egitera (Arg: El Nuevo Diario)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Poloniako egungo abortuaren legea Europako zurrunenetakoa da, Amnesty Internationalek salatu duenez. Bada, are gehiago zorroztu nahi du boterean dagoen Legea eta Justizia alderdi eskuindarrak, eta proposatutako lege erreforma eztabaidatzen ari da parlamentua. Abortua ia edozein kasutan debekatzen du egungo legediak —haurdunaren bizitza arriskuan jartzen duenean eta bortxaketa kasuetan salbu—, eta lege berriak, horrez gain, kartzelarekin zigortu nahi ditu legez kanpoko abortuak egiten dituztenak eta ikertu egingo ditu abortu natural “susmagarriak”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Eguneraketa berriak daude