Aurreakordiora iritsi dira Bilboko Arte Ederren Museoko langileak eta zuzendaritza

  • Bilboko Arte Ederretako Museoan hitzarmen berria adostu dute langileek eta zuzendaritzak, ELA sindikatuak zabaldu duen ohar baten arabera. Langileek greba amaitutzat jo dute eta uztailaren 20tik aurrera museoa ireki egingo da berriro.


2016ko uztailaren 19an - 10:13
"Prekarietatearen museoa", ekainaren 16an grebalariek egindako protesta-ekintza. (Arg.: @stopprecariedad)

Hainbat akordiotara iritsi dira hitzarmen horretan. Alde batetik, soldata igoerak izango dira 2019. urtera arte. Orduan areto zaintzaileek 20.500 euro irabaziko dituzte urtean. Orain 10.500 euroko soldata dute.

Sindikatuak azaldu du antzinatasun-osagarria eta lan-baldintzen hobekuntza nabarmenak izango dituztela. Baita “lan erreforma alde batera utziko duten” neurriak ere. Aste honetan egingo dute beste bilera bat langileen ordezkaritzak eta zuzendaritzak eta bertan behin betiko akordioa sinatzea espero da.

Bi hilabete zeramatzaten greban Bilboko Arte Ederren Museoak azpikontratatuta daukan Manpower Group enpresako 34 langileek, bizi duten egoera prekarioa salatzeko eta lan-baldintza duinak eskatzeko. Ekainaren 7tik greba mugagabean zeuden eta geroztik Arte Ederren Museoa itxita zegoen.

Hainbat protesta-ekintza gauzatu dituzte greba hasi zenetik. Azkena, “prekarietatearen txiringitoa” izan zen, uztailaren 15ean; museoaren aurrealdean toallak eta eguzkitakoak zabaldu zituzten langileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude