'Aundiya' filmaren izen ofiziala 'Handia' izango da

  • Duela astebete iragarri zuten Pascal Gaignek filmeko musika grabatzen bukatu duela eta ostegun honetan haren izena aldatu dutela iragarri du Jon Garañok Twitter bidez.

ARGIA @argia
2017ko uztailaren 13a
Orain arte gipuzkerazko izena erabili badute ere, filmaren titulu ofiziala batuan jarri dute.

Filmaren beste zuzendariak txio honekin erantzun dio tituluaren erabakiaren berri eman duen mezuari.

Altzoko Handiaren historiatik abiatuko da Garañok eta Arregik zuzenduko duten lana eta Eneko Sagardoy aktorea izango du protagonista.

Iaz Sagardoyk hedabide honi eskaini zion elkarrizketan azaldu zuenez, filmak "ez du kontatzen Joakin Eleizegi izan zenaren biografia: bi anaiaren arteko adiskidetasun istorioa da. Ezaugarri berezia da anaietako batek aldaketa bortitza jasaten duela eta horrek biei eragiten diela. Oso oinarrizko sentimenduetara jotzen duen pelikula da".

Aurtengo otsailean jakin zenez, Film Factory Entertainment enpresak kudeatuko ditu pelikularen mundu mailako salmenta eskubideak. Filmaren egileen Moriarti ekoiztetxeak aurretik egindako Loreak filmaren arrakastak izango zuen zerikusirik akordio horretan; eta erakusten du ikusmina badagoela atzerrian ere euskal film honekin.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Handia filma

Handia filma kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-22 | Goiena
European Film Awards sarietarako izendatu dute 'Handia'

European Film Awards Europan zine munduan ematen diren sari garrantzitsuenetarako hautagai aukeratu dute Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien ikus-entzunezkoa, eta beste 48 pelikularekin batera lehiatu beharko da sari nagusia lortzeko. Azaroaren 10ean emango dituzte finalisten izenak.


AEBetako zinema aretoetan estreinatuko dute 'Handia'

Filma ozeanoz bestaldeko hainbat jaialditan eskaini dute, eta areto komertzialetara jauzia eman du, iragarri dutenez.


Goya sarien atzeko prekarietatea: Eneko Sagardoy langabezia kobratzen ari da

Aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen larunbatean Eneko Sagardoyk Handia filmean egindako lanagatik eta azken egunetan hedabide askotan hitz egin du, bai film horretaz, bai martxan dauzkan proiektu berriez ere. Horrek bide eman du aktorearen gaur egungo lan egoeraz aritzeko ere: une honetan langabezia kobratzen ari da.


2018-02-06 | ARGIA
Netflixen ikusi ahal izango da 'Handia' maiatzetik aurrera

Netflixek Handia filma eskainiko du maiatzetik aurrera. Xabier Berzosa Irusoin ekoiztetxeko kideak ETBri azaldu dionez, filma egin baino lehenago erosia zeukan plataforma digitalak.


2018-02-05 | ARGIA
'Handia'-ren gaua Goya sarietan: hamar sari lortu ditu

Handia filmak Espainiako zine akademiaren Goya sarietan 13 izendapen zeuzkan eta 10 sari lortu ditu. Euskal zinemarentzat gau historikoa izan dela esan daiteke, sariotan aurrekaririk ez baitauka Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak lortu duenak.


Zinema eta telebista
Noiz aukeratu batua eta noiz euskalkiak?

Abenduak 8, Durangoko Azokan, Irudienean, lau mahaikide bildu dira galdera horri erantzutera. Olatz Beobidek, Jon Garañok, Patxo Telleriak eta Paul Urkijok ikus-entzunezkoetan bataren edo bestearen alde egiteko hainbat arrazoi azaldu dituzte. Egia esan, euskararen molde bat eta bestea ez dituzte mutur banatan jarri, borrokan, nahasian ere erabiltzen dituzte haien lanetan, eta batik bat fikziozko lanetan, jolas egiteko erreminta bikaintzat dituzte.


2018-01-11 | Euskal Irratiak
'Handia' filma hilabete honetan proiektatuko dute Ipar Euskal Herriko zinema geletan

'Handia' filma Ipar Euskal Herriko zinema geletan estreinatuko dute urtarrilaren 15ean. Orotara 10 pasaldi izanen dira, hilaren 24a bitartean, beste hainbeste herrietan.


'Handia' Goya sarien kategoria nagusietan irabazle izateko hautagai da

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako zine akademiak ematen dituen sarietarako hautagai nagusietako bat: film onenaren saria irabaz dezake, baita zuzendari onenari eta gidoi onenari ematen zaiena ere.


"Ahoz ahokoa ahalbidetzen ari da egunez egun 'Handia'k zifra onak mantentzea"

"Ostiralean Handia estreinatu zenean ongi funtzionatu zuen, baina ez modu ikusgarrian; bat-batean larunbatean izugarrizko datuak iristen hasi ziren, eta igandean are datu hobeak; ilara handiak herrietan, sarrerak agortuta areto batzuetan, txaloak hainbat emanaldiren amaieran… eta gu txoratzen", kontatu digu Jon Garaño zuzendariak.


Desastrearen, emakumeen eta 'Handia'-ren Zinemaldia

James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude