‘Handia’ filma hilabete honetan proiektatuko dute Ipar Euskal Herriko zinema geletan

  • 'Handia' filma Ipar Euskal Herriko zinema geletan estreinatuko dute urtarrilaren 15ean. Orotara 10 pasaldi izanen dira, hilaren 24a bitartean, beste hainbeste herrietan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 11n - 09:15
Handia filmeko fotograma bat.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baionan, Donibane Garazin, Maulen, Hendaian, Urruñan, Hazparnen, Kanbon eta Donapaleun ere ikusi ahal izanen da “Handia” filma, Ipar Euskal Herriko areotetako aurre-estreinaldi gisa.

AURRESTREINALDI BIRA urtarrilaren 15tik 24ra

Astelehena 01/15 : Donibane Lohizune (Le Select)
Asteartea 01/16 : Hazparne (Haritz Barne)
Asteazkena 01/17 : Kanbo (L’Aiglon)
Osteguna 01/18 : Orthez (Le Pixel)
Ostirala 01/19 : Baiona (L’Atalante)
Larunbata 01/20 : Maule (Maule-Baitha)
Igandea 01/21 : Urruña (Itsas-Mendi)
Astelehena 01/22 : Hendaia (Les Variétés)
Asteartea 01/23 : Donibane Garazi (Le Vauban)
Asteazkena 01/24 : Donapaleu (Saint-Louis)

Joan den urrian estreinatu zutenetik, 90.000 ikusle bildu dituen inoiz izandako euskarazko filmarik arrakastatsuena bilakatzeko bidean da.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Handia filma
Eguneraketa berriak daude