Netflixen ikusi ahal izango da 'Handia' maiatzetik aurrera

  • Netflixek Handia filma eskainiko du maiatzetik aurrera. Xabier Berzosa Irusoin ekoiztetxeko kideak ETBri azaldu dionez, filma egin baino lehenago erosia zeukan plataforma digitalak.


2018ko otsailaren 06an - 09:11
10 Goya sari eskuratu ditu filmak, tartean gidoi onenarena (argazkian: Joxe Mari Goenaga, Andoni de Carlos, Aitor Arregi eta Jon Garaño saria jaso berritan).

Fermin Etxegoienek aurkezten duen ETB1eko Zinez saioak programa berezia egin du astelehen honetan Handia filmari buruz, Espainiako zine akademiaren Goya sarietan jaso dituen hamar sariak direla-eta.

Sari banaketako une gogoangarrienak eskaintzearekin batera, Etxegoienek elkarrizketa egin dio filmaren ekoizpenean parte hartu duen Irusoin produktorako Xabier Berzosari eta, besteak beste, Netflix plataforma digitalarekin sinatutako akordioaren xehetasun batzuk eskaini ditu.

Tartean, oso ezaguna ez zen datu bat eman du: Netflixek filma egin baino lehenago erosi zuela Handia, eta erosketa horrek ekarri duen dirua izan dela gakoa Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendu duten pelikularen aurrekontua inoiz euskarazko film batek eduki duen handiena izan dadin.

Berzosak azaldu duenez, hiru milioi euro inguruko aurrekontua izan du Handia-k eta horren erdia, gutxi gorabehera, euskal ekoizpenek normalean lortu ahal izaten ez dituzten bideetatik etorri da: atzerriko banatzaileak eta plataforma digitalak.

Netflixek ez du publikoki esan zehazki zenbat ordaindu duen. Bai ordea noiztik egongo den ikusgai plataforma horretan: aurtengo maiatzetik aurrera izango da.

Hori baino lehenago ere izango da aukerarik Handia plataforma digitaletan ikusteko, nolanahi. Filmin-en, adibidez, ostiral honetatik aurrera ikusi ahalko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Handia filma
Altzoko Handiaren mitoaz, errealitateaz eta fikzioak honetan guztian izan behar lukeen lekuaz

Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat editatu berri du, zeinak jasotzen duen Luis Angel Sanchez Gomez Madrilgo Complutense Unibertsitateko Historia doktoreak egin duen ikerketa Migel Joakin Eleizegiri buruz, alegia, “Altzoko Handia”-ri buruz. Asko hitz egin da azken... [+]


2018-08-22 | Goiena
European Film Awards sarietarako izendatu dute 'Handia'

European Film Awards Europan zine munduan ematen diren sari garrantzitsuenetarako hautagai aukeratu dute Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien ikus-entzunezkoa, eta beste 48 pelikularekin batera lehiatu beharko da sari nagusia lortzeko. Azaroaren 10ean emango dituzte... [+]


AEBetako zinema aretoetan estreinatuko dute 'Handia'

Filma ozeanoz bestaldeko hainbat jaialditan eskaini dute, eta areto komertzialetara jauzia eman du, iragarri dutenez.


Goya sarien atzeko prekarietatea: Eneko Sagardoy langabezia kobratzen ari da

Aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen larunbatean Eneko Sagardoyk Handia filmean egindako lanagatik eta azken egunetan hedabide askotan hitz egin du, bai film horretaz, bai martxan dauzkan proiektu berriez ere. Horrek bide eman du aktorearen gaur egungo lan egoeraz... [+]


2018-02-05 | ARGIA
'Handia'-ren gaua Goya sarietan: hamar sari lortu ditu

Handia filmak Espainiako zine akademiaren Goya sarietan 13 izendapen zeuzkan eta 10 sari lortu ditu. Euskal zinemarentzat gau historikoa izan dela esan daiteke, sariotan aurrekaririk ez baitauka Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak lortu duenak.


Eguneraketa berriak daude