‘Handia’ Goya sarien kategoria nagusietan irabazle izateko hautagai da

  • Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako zine akademiak ematen dituen sarietarako hautagai nagusietako bat: film onenaren saria irabaz dezake, baita zuzendari onenari eta gidoi onenari ematen zaiena ere.


2017ko abenduaren 13an - 11:35
Eneko Sagardoyk aktore berri onenaren saria irabaz dezake Altzoko Handiaren azalean sartuta egin duen lanagatik.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eneko Sagardoyk ere aukera dauka aktore berri onenaren saria irabazteko, Altzoko Handiaren azalean sartuta jokatu duen paperarengatik.

Handia-k Goya sarietako kategoria nagusi ia guztietan dauzka irabazteko aukerak: film onena izateko lehian dago, zuzendari onenaren saria ere eskuratu dezakete Arregik eta Garañok, baita gidoi onenarena ere.

Sari teknikoagoetako azken hautagaien artean ere badago: argazkia, produkzio zuzendaritza, musika, muntaia, soinua, zuzendaritza artistikoa, jantziak, makillajea eta efektu bereziak, besteak beste, guztira hamahiru Goya lortzeko lehian sartu da.

2015ean proposatu zuten lehenbiziko aldiz euskarazko film bat Goya sarietan film onena izateko. Garañok berak Jose Mari Goenagarekin zuzendu zuen Loreak filmak ez zuen saririk eskuratu orduko hartan.

Handia-k lortu duen izendapen sortaz gain, beste euskal film bat ere albiste da Goya saria lortzeko lasterketan: Juanba Berasategik zuzendu zuen azken filma, Nur eta herensugearen tenplua, animaziozko film onena izateko hautagaien artean dago.

2018ko otsailaren 3an jakinaraziko dituzte saridunak.


Irakurri gehiago: Handia filma Kultura Zinema
Handia filma kanalean gehiago
2017ko irailaren 19
Aitor Arregi eta Jon Garaño, 'Handia'
"Gizon altu sinesgarri bat nahi genuen, ez munstro bat"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.