Frantzian leherketa izan zuen zentral nuklearrak kalitate ziurtagiri faltsuak zituen

  • Ostegun goizean Flamevillen egondako istripuak ez du ondorio larririk izan, baina hizpidera ekarri du berriro ere zentralaren inguruko polemika: 2014an ikerketa batek erakutsi zuen kalitate kontrol faltsuak zituela. Eskandaluaren eraginez Frantziako 20 zentral itxi zituzten, prebentzioz.

     


2017ko otsailaren 10an - 11:45
Flamanvilleko zentrala (Arg.: EDF)

2005ean Flamanvilleko zentralak erreaktore berri bat eraikitzeko baimena jaso zuen, Erreaktore Nuklear Presurizatua (EPR). Teorian munduko “handiena, seguruena eta efizienteena” izango zen, baina praktikan gauzak ezberdinak izan dira.   

2014an enpresa eraikitzaileak ikerketa bat abiatu zuen, Frantziako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (ASN) erreaktorea babesten zuen altzairu plakaren kalitatea zalantzan jarri ostean. Ikerketa horretan deskubritu zuten piezen kalitatea ziurtatzen zuten 87 dokumentuetatik 20 faltsuak zirela, Flamanvilleko zentralak berak sortutakoak. Gertakariak “domino efektua” izan zuen eta Frantzian zeuden 58 zentral nuklearretatik 20 itxi behar izan zituzten, prebentzioz. Herrialdeak sortzen duen elektrizitatearen %80 zentraletatik dator.

Istripuak, atzerapenak eta diruaren alferrikako xahutzea

Planta berriaren eraikuntza 2007an abiatu zen eta prozesuan segurtasun arazo larriak izan dira, horien artean langile baten heriotza eragin zuen istripua. Obrak 2012rako amaituko zituztela iragarri zuten, baina dagoeneko hamar urteko atzerapena aurreikusi dute. Aurrekontuei dagokienez, hasieran 3.300 milioi euro kalkulatu zituzten, eta dagoeneko 9.000 milioi baino gehiago gastatu dituzte.

Greenpeacek energia berriztagarrien aldeko apustua egin dezala eskatu dio Frantziari, eta  “amesgaizto industrial hau geldiaraztea, diru publiko gehiago alferrik ez xahutzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude