Euskal administrazioek COVID-19aren aurka izan duten kudeaketaren aurkako kritikak eta mobilizazioak ugaritu dira azken hilabeteetan Euskal Herrian, eta bideratu nahi den Osasun Paseak dinamika eta kritika hori areagotu baino ez du egingo. Haserre soziala indartzen ari da hemen eta mundu osoan, batzuetan eskuin muturrak bultzatuta, baina gehienetan herritarren kezkak eta administrazioaren jokabide nahasi eta totalitarioak eraginda.
Donostiako Bulebarrean ostiralero egiten duten mobilizazioa ikustea besterik ez dago protesta eta kritika horretan parte hartzen duten herritarren ezaugarri ezberdinez jabetzeko. Ez dira ohiko multzo sozialetan kabitzen, aniztasun soziologiko eta ideologiko zabala biltzen dute. Bertan biltzen dira txertorik hartu ez duten txertoaren aurkakoak, txertoa hartu baina kudeaketaren aurkakoak direnak eta, hemendik aurrera, txertatuak egon ala ez, osasun pasearen inposizioaren kontrakoak izango direnak. Gero eta gehiago. Administrazioaren osasun kudeaketa ankerra da guztiak batzen dituen ezaugarri bateratzaile bakarra.
Izan ere, inork ez du ahaztu osasun krisialdiak iraun dituen hemezortzi hilabete hauetan administrazioaren aldetik bideratu diren ekimen, diskurtso eta praktika kontraesankorrak, inprobisazioak eta inposizioak. Herritarrekin ezertarako kontatu gabe, herritarrei benetako azalpen argirik eman gabe, nahi dutena egin dute gaur arte. Eta, orain, hirugarren txertoa eta Osasun txartela proposatu dituzte.
Horregatik guztiarengatik, txertoarekiko mesfidantza eta kudeaketarekiko aurkakotasuna indartu egin da hilabete hauetan. Familian eta lagunartean hasi zen kritika, sare sozialetara eta jendartera zabaldu zen eta, berarekin batera, administrazioak inposaturiko kontrol sozialerako bitarteko legal eta errepresiboen aurkako jarrera. Kritikari ateak itxi nahi izan dizkio administrazioak, kudeaketa salatzen duten herritarrak arbuiatuz eta bere kudeaketa okerraren erruduntzat eta insolidariotzat joz. Eta horrekin batera, salaketarako jendarte mugimenduek erabili izan ohi dituzten mobilizazio eredu nagusiak, osasun segurtasunaren izenean, murriztu edota debekatu dituzte. Eskubide pertsonal eta kolektiboak zapuzten ari dira, demokrazia pribatizatuz eta ustelduz osasunaren izenean…
Batzorde zientifikoen lanaren inguruan edota lan horietan oinarriturik klase politikoak egiten dituen proposamenen inguruan ere zalantza handia dago. Orain ezarri nahi duten osasun pasearen proposamena ez da borobila. Izan ere, Osasun pasearen jabe izateak ez du esan nahi “positiboa” ez zarenik. Izan ere, kontrakoa gerta daiteke, nahiz eta norberak jakin ez. Beraz, osasun pasea izateak ez du esan nahi zuk COVID-19a beste norbaiti kutsa ezin diezaiokezunik, ezta beste batek zuk kutsa ezin zaitzakeenik ere. Zertarako balio du orduan osasun paseak?
Europar Batasuneko herrialdeek uztailaren 1ean onartutako osasun pasearen proiektuaren arabera, AstraZeneca, Janssen, Moderna ala Pfizerren txertoa jaso duten herritarrek soilik jasoko omen dute osasun pasea Europar Batasunean, Europako Sendagaien Agentziak hala eskatuta. Baina Munduko Osasun Erakundeak dagoeneko zortzi txerto baimendu baditu, zergatik onartuko dituzte aipaturiko lauak soilik osasun pasea ematerakoan? Zein da arrazoi sanitarioa? Ez ote da izango Europar Batasunean ekoizten direlako? Zer pasatzen da munduan bestelako txertoa jaso duten herritarrekin eta beraien osasun pasearekin?
Le Monde egunkariak joan den 2021ko ekainaren 9an Inperial College Londonen ikerketa batean oinarritu azaldu zuenez, Pfizer txertoaren dosi bat ekoiztearen kostua 0,60 dolarrekoa (0,51 euro) da; egokitzearen, ontziratzearen eta kalitate-kontrolaren kostu gehigarriak erantsita, 0,88 dolarrekoa (0,75 €), baina Pfizerrek bere txertoaren dosia 15,5 €-ko unitate-prezioan saldu zion Europar Batasunari, berriki 19,5 €-ra igo aurretik. Inork ez ditu datu horiek ukatu eta, bitartean, patenteak liberatu gabe segitzen dute… Protestarako eta administrazioaren kudeaketarekin kritiko izateko nahiko arrazoi dago, bai horixe!
Gauzak horrela, osasun pasearen aurkako sentimendua administraziotik inposaturiko kudeaketarekiko obedientziaren eta desobedientziaren artean itota sortu da. Izan ere, gaur gaurkoz, eta oraingoz, osasun larrialdiaren baitan kokatzen den borroka honek ez du beste borroka sozial alternatiboekin bat egin, baina denbora kontua da. Agian, nahi gabe bada ere, azkenean dinamika hau ere sozialki toki guztietan indartzen ari den normaltasun berriaren aurkako matxinada sozialean txertatuko da, alternatiba integrala helburutzat duen erresistentzia eta eraldaketa dinamika sozial anitzari ikuspegi berri bat gehituz.
Borondatezko txertoari BAI, osasun balioa frogatu duelako. Inposaturiko osasun paseari EZ, batzuen negozioa indartzeko besterik balio ez duelako.
* Joseba Alvarez, Ezker Abertzaleko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]