Emakumeak borrokan

"Atzekoz aurrera" lehen hiztegi alderantzikatua sarean

  • UZEIk sarean jarritako webguneak hitz bukaeren arabera egiten ditu bilaketak. Denera, 53.000 sarreratik gora daude. Lehenik paperean argitaratu zuen atzekoz aurrerako hiztegia agortuta egon da azken urteotan.

Bertsoa.eus @@bertsolaritza
2017ko martxoaren 15a

Atzekoz Aurrera, euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua, eguneratu eta sarean jarri du UZEIk. Hitz bukaeren arabara egiten ditu bilaketak. Izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura-elementuak, esaerak eta onomatopeiak: kategoria horietako guztietako sarrerak aurkituko ditu erabiltzaileak. Aldiz, hiztegitik kanpo utzi dira izen propioak (pertsona-, leku- zein erakunde-izenak), forma deklinatuak, adizki jokatuak eta laburtzapenak. Denera, 53.000 sarreratik gora, eguneroko euskaratik jasoak.

Lehen argitaraldia paperean eta formatu digitalean plazaratu zuen UZEIk jakinik paperezko bertsioa ez zela aski, atzekoz aurrerako hiztegietan bilaketak orriz orri egitea ez baita lan erosoa. Paperezko bertsio hura agortuta egon da azken urteotan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Bertsolaritza

Bertsolaritza kanaletik interesatuko zaizu...
Diziplina ugaritako sortzaileak elkartuz, Hitzaren Eskola jarri dute abian Azpeitian

Hitzaren Eskola jarri dute abian Azpeitiko Dinamoa Sormen gunean: “Hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin” ardatzean jarri nahi duen ekimena. Hainbat idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile eta gidoigile ezagun izango dira irakasle.


2019-05-08 | Topatu.eus
Plazatik Gaztetxera 2019 | Debako saioa
MULTIMEDIA - Plazatik Gaztetxera

Deban ospatu da aurtengo Plazatik Gaztetxerako finala. Buruz burukoa Mikel Iturriozekin jokatu ostean, Irati Alkantarillak irabazi du txapelketa. Egun osoko egitarauarekin eman diote amaiera 2019ko bertsolari gazteen sariketari. Hemen Topatu.eus-ek egin duen laburpen bideoa.


2019-04-24 | Topatu.eus
Plazatik Gaztetxera 2019 | Elgoibarko saioa
MULTIMEDIA - Plazatik Gaztetxera

Aurtengo Plazatik Gaztetxerako lehen finalerdia ospatu da Elgoibarren. Alexander Idoeta, Lurdes Ondaro, Urko Arregi, Ane Beloki, Oier Etxeberria eta Irati Alcantarilla bertsolariek hartu dute parte eta Topatuk bide honetan laburtu du bertan gertatua.


2019-04-21 | Koldo Izagirre
Asteko portada hautatua:
1991ko irailaren 29a

2019-04-15 | ARGIA
Kilka! sistema eragilean

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan milaka lagunen aurrean Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du Korrikan eskuz esku pasatako mezua.


Onintza Enbeita, plazandrea
"Beti egon gara bertso munduaz gauza onak esaten, lotsatu gara txarrak kontatzeaz"

Onintza Enbeita ibilia da, besteak beste, bertsotan, idatzizko prentsan, telebistan, politikan eta baratzean. Berari galdetuta, ordea, jardun bat nabarmendu du besteen gainetik: batez ere “bertsolari” sentitzen dela esan digu, eta gehitu du “emakume bertsolaria” dela. Zergatik hala zehaztu? Bada “mundu binario honetan emakume izateak baldintzatu duelako nire bertsolaritza eta seguru asko egin dudan guztia”.


2019-04-01 | Bertsozale.eus
Iņaki Viņasprek jantzi du 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela

Iñaki Viñaspre da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Viñaspreri Lierni Altunak jantzi dio txapela. 700 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.


Bertsolaritzaren ikerketa soziologikoa
Bigarren boom aroa

Nola eraldatu da bertsoa? Zer aldatu da bertsolariaren figuran? Nola islatzen da jendartea bertsolaritzan? Nolakoa da bertsozalea? Noruntz doa bertsolaritza? Inprobisatu ezin diren galderak dira hauek, hori dela-eta osatu du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak  bertsolaritzari eta bertsozaletasunari buruzko ikerketa soziologikoa EHUrekin elkarlanean. Ez da hau, baina, abiarazi den lehen ikerketa. Beste bi egin dira aurretik, lehena 1991-1993 artean, Siadecok gidatua, eta bigarrena... [+]


2019-03-28 | ARGIA
Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean Gasteizen

Oihane Perea, Xabi Igoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubieta arituko dira bertsotan Printzipal Antzokian, 17:30etik aurrera.


Eguneraketa berriak daude