Atxondoko Udalak AHTri “alfonbra gorria” jartzen diola salatu dute ekintza bidez

  • Buzo zuriak jarrita AHTren kontrako ekintzaileek Atxondoko Udalaren jarrera salatu dute otsailaren 28an, azpiegitura horrek herrian sortuko duen "txikizioa" irudikatuz.


2020ko martxoaren 5ean - 16:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxondoko AHTren kontrako plataformako kideek ekintza ikusgarria egin dute asteburuan, buzo zuriak jantzita, Udala sinbolikoki zigilatu eta Adif sozietateak erabiliko duen maisu-maestren etxea tapiatu dute: "Herriarentzat ez bada, herria txikitzeko asmoz datozenentzat ez dadila izan", azaldu dute.

Atxondoko alkatearen eta bere udal taldearen (EAJ) jarrera salatu dute, AHTren inguruko kudeaketa "isilpean" eramateagatik eta "alfonbra gorria" jarri diotelako azpiegiturari. Ekintzaileek gogorarazi dute Atxondo erreferentzia izan dela urte luzez AHTren kontrako borrokan eta "kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere oraindik tren hau gelditzeko garaiz" gaudela.

Interes ekonomikoak ikusten dituzte halako azpiegituren atzean, ingurumena eta osasunaren aurretik: "Ez al da nahikoa Zaldibarren gertatu denarekin? Luiziak agerian utzi du ustelkeria guztia eta buruzagiek ez dute aurpegirik ematen". Hala, ohartarazi dute "buzo zuriak" janzten jarraituko dutela beren herriaren "txikizioa" eragozteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude