Atxilotze agindua jaso dute Leioako istiluen harira inputatutako sei gazteek

  • 2016an EHUren Leioako campusean izandako protesten ondorioz inputatutako sei gazteek epailearen aurrera joateari uko egin diote, ondorioz deklaratzera eramateko atxilotze agindua jaso dute.


2017ko azaroaren 17an - 16:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2016ko apirilaren 26an manifestazioa egin zuten Leioan San Mameseko Herri Unibertsitatean izandako gertakarien harira, unibertsitateari exigitzeko hainbat ikasleren kontra zabaldutako zigorrak bertan behera utzi eta indar polizialak fakultateetatik kanpo gera zitezela. Manifestazioan zehar izandako istiluen ondorioz hainbat ikasle atxilotu zituen Ertzaintzak eta orain inputatu egin dituzte.

Gazteok epailearen aurrean ez agertzea erabaki dute eta jakinarazi dutenez orain deklaratzera joateko atxilotze agindua jaso dute. Ikasle Abertzaleak erakundeak bere Twitter kontuan sei inputatuen idatzia zabaldu du: hauen esanetan manifestazio hark izaera politikoa zuen eta horregatik "erreprimitu, atxilotu eta epaituko gaituzte". Ikasleek ez dituzte inputatzen dizkieten karguak "onartzen" eta "autodefentsa mekanismoak" sortzen jarraitzeko deia egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!