2016an EHUren Leioako campusean izandako protesten ondorioz inputatutako sei gazteek epailearen aurrera joateari uko egin diote, ondorioz deklaratzera eramateko atxilotze agindua jaso dute.
2016ko apirilaren 26an manifestazioa egin zuten Leioan San Mameseko Herri Unibertsitatean izandako gertakarien harira, unibertsitateari exigitzeko hainbat ikasleren kontra zabaldutako zigorrak bertan behera utzi eta indar polizialak fakultateetatik kanpo gera zitezela. Manifestazioan zehar izandako istiluen ondorioz hainbat ikasle atxilotu zituen Ertzaintzak eta orain inputatu egin dituzte.
Gazteok epailearen aurrean ez agertzea erabaki dute eta jakinarazi dutenez orain deklaratzera joateko atxilotze agindua jaso dute. Ikasle Abertzaleak erakundeak bere Twitter kontuan sei inputatuen idatzia zabaldu du: hauen esanetan manifestazio hark izaera politikoa zuen eta horregatik "erreprimitu, atxilotu eta epaituko gaituzte". Ikasleek ez dituzte inputatzen dizkieten karguak "onartzen" eta "autodefentsa mekanismoak" sortzen jarraitzeko deia egin dute.
Deklaratzera joateko atxilotxe agindua jaso dute Leioako 6 inputatuek, 2016ko Apirileko istiluen harira. Animo gazteak!
Elkartasuna, antolakuntza, batasuna eta iraultza! pic.twitter.com/zKWOU9qxqc
— Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) 2017(e)ko azaroak 16