Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

  • Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


2023ko irailaren 01an - 09:00
Azken eguneraketa: 2023-09-02 11:52:34
Ibarretxe eta Santzez gobernu buruak bilera batean.

Ostegun honetan El País egunkarian argitaratutako gutunean azaldu zuen proposamena eta funtsean ondorengoan datza: lurraldetasunari buruzko konbentzio konstituzionala egingo litzateke autogobernuan urrats berriak emateko, horretarako Espainiako Konstituzioa modu zabalagoan interpretatuz, hura erreformatu behar izan gabe. Helburua litzateke Espainiako Estatuaren izaera plurinazionala onartzea eta aldebikotasuna egiazkoa izan dadin itun berri bat lortzea.

Lehendakariaren ustez bada ordua 1978an Espainiako Konstituzioan finkatu zena gainditzeko. Onartzen du orduan egin zela ahalegin bat estatuko nazio izaerak aitortzeko, baina LOAPAren eta beste lege zentralizatzaileen bidez, azkenean estatu plurinazionala alboratu eta birzentralizazio prozesu bat gailendu zela iritzi dio, eta horren ondorioz “kafea guztientzat” formula hedatu zela, lurralde historikoei irekitako bidearekin autonomien estatua eratzeraino.

XVIII. mendera arte Espainiako Estatua plurinazionala izan zela dio Urkulluk iritzi artikuluan, eta egoera hori berreskuratu beharko litzatekeela. Beste hainbatetan egin duen bezala, ordutik datorren kontzertu ekonomikoa jarri du aldebikotasunaren adibide gisa, eta eredu hori esparru politikora hedatu beharko litzatekeela uste du.

Bi urrats planteatzen ditu estatuarekiko itun berri hori lortzeko. Lehenik, autogobernuari buruzko aurreakordio bat finkatzea, non zehaztuko diren bizikidetza berrirako oinarrizko printzipioak, hala nola estatutuetan onartutakoa betetzea, nazio aniztasunaren onarpena, aldebikotasuna, berme sistema edota erabaki ahalmena. Bigarrenik, urtebeteko epean konbentzio konstituzionala bera deituko litzateke, aurrez finkatutakoa eztabaidatzeko eta itun berria proposatuko duen gunea. Esparru horri buruzko osaketaz, ordea, ez da ezer zehazten.

Entzuteko prest, gehiago ez

Hauteskunde osteko garaia da Espainian eta PP eta PSOE gobernua eratzeko ahaleginetan dihardute. Haiek bakarrik ezin dute ordea, ezta beren gertueneko aliatuekin ere, eta periferiako indar abertzaleak giltzarri izango dira gobernu erabakietan, bereziki euskal eta katalan abertzaleak.

Testuinguru horretan iritsi da Urkulluren proposamena, eta inork ez dio aterik itxi modu bortitzean, baina hoztasunez jaso da. Espainiako Gobernutik, PSOEtik eta PPtik hainbat ahots mintzatu dira gaiaz, hainbat jarrera agertuz. Gobernutik ondo hartu da proposamena: ondo dago hitz egitea, gu prest horretarako; proposamena errespetuzkoa da, baina hori ez da gure bidea. Horixe gutxi gora behera. PSOEko bozeramailea zorrotzagoa izan da: bai, hitz egin liteke, baina Espainiako Konstituzioa da muga eta hark gaur egun oso ondo zehazten du zein den estatuaren lurralde eredua.

PPren lerroetatik ere antzeko jarrerak izan dira: proposamena begirunez jasotzen dute, baina egungo Espainiako Konstituzioa da erreferentzia eta muga bakarra. Eta haiek gobernatutako hainbat autonomietatik ere –Andaluzia eta Galiziako gobernuetako lehendakariek hitz egin dute, adibidez– hari beretik jo dute: ondo da hitz egitea, baina hitz egiten badugu, izango da “kafea denontzat” horretan sakontzeko, hau da, gainerako autonomien eskumenak autonomia historikoen eskumenekin parekatzeko, eta inola ere ez azken hauek eskubide gehiago izan dezaten. Ez dituzte hitz horiek erabili, baina haien mezuaren atzean hori dago.

Kataluniako Gobernuak ere oso jarrera argia azaldu du: begirunez hartzen dute proposamena, baina haien oinarriak autodeterminazioa eta amnistia dira, eta bide horiek lantzen jarraituko dute. Alde horretatik, hainbat gunetatik azpimarratu da –Gara egunkarian, adibidez– Urkullu lehendakariak “erabakitzeko ahalmena” erabiltzen duela orain, eta ez “erabakitzeko eskubidea”.

Gutunean Urkulluk azaltzen duenez, Euskal Herritik ezin zaio ezer inposatu estatuari, baina estatutik ezta ere nazioei, eta horregatik printzipioen artean kontuan hartu beharko litzateke itun bidez adostutako “erabaki ahalmena”. Ez du horretan sakontzen, baina bi subjekturen artean erabakiko litzateke batek nahi duena. Erabakitzeko era bitxia izateaz gain, ez da oharkabean pasatu “eskubide” alboratzen duela “ahalmena”ren ordez, zehazki horrela: “itaundutako erabaki ahalmena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut. Ekitaldiak une... [+]


Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak

Ehunka lagun atera ziren ostegun honetako arratsaldean Sarasate Pasealekutik eta manifestazioa egin zuten Iruñeko Udal Plazaraino, eskatzeko udalari hiriko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea izatea lehentasunen artean jar dezala. "Haur eskolak euskaraz: eman... [+]


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Eguneraketa berriak daude