Ataka estutzen denean, bidelagun egokia


2023ko irailaren 27an - 12:43
Azken eguneraketa: 15:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskararen etorkizunari begira jartzen garenean, ez dugu denak argazki bera ikusten, baina hori normaltzat hartu beharrean gaude, begiak ere ez baitira berdinak. Hala ere, ez dirudi zalantzagarria denik Euskal Herria izena nondik datorren, eta hasiera batez hizkuntzak markatzen zuela Euskal Herriaren espazioa. Beraz, lekuko jendearen mintzaira izanik, mugak ez ziren finkoak, hiztunen araberakoak baizik.

Euskaldunen mugimenduen arabera, mugak ere mugitu ziren, eurekin batera. Denborarekin, ordea, euskaraz hitz egiten zen espazioa finkatuz joan zen eta euskara alde batzuetatik galdu arren, historian eraikitako erakundeetatik iraun zuten zazpiei, Euskal Herria izena ematen zaie gaur egun. Hori bai, interpretazio politiko interesaturik tartean agertzen ez denean.

Lurraldetasuna dela eta, egia da maila politikoa dela agerian geratzen dena, baina, hala ere, askoz sakonagoa den maila soziala gaineratu nahi nuke. Lehena da gehien ikusten dena, baina bestea sakonagoa dela uste dut.

Nire ustez, nazionalismoaren lurralde helburu estrategikoari, maila politikoan eskatzen dena baino eskakizun zabalagoa, eta barneratuagoa dagoela. Denboran zehar gizarte euskaldunak argi agertu duen zerbait da. Estatua osatzea baita nazionalismoaren helburu politikoa, eta asmo horren aurka eraikitako estatuaren edo estatuen erreakzio bortitza etor daiteke. Egin kasu Jean-René Etchegarayk dioenari.

Horrela gertatu da euskal nazionalismoaren kasuan, Espainiak eta Frantziak arma guztiak erabili eta erabiliko dituzte, proiektu banatzaileak baliogabetzen. Ongi dakigunez, euskal lurraldetasuna errebindikatzea eta bere alde borrokatzea ez da lan erraza izaten ari abertzaleentzat. Horregatik, helburua zen eta den burujabetza ez da lortzerik izan, oraindik.

Hala ere, emaitzak ez dira hain kaskarrak. Euskal abertzaletasunak jakin izan baitu zazpi herrialdedun Euskal Herriaren irudia ezagutarazten eta hedatzen, alde edo aurka egonik ere, marko hori baita aspaldidanik, agenda politikoaren eta eguneroko bizitzan, eztabaiden zati handien biltzen duena.

Duela gutxi EAJren dardarak ikusi ditugu, baina hori ez da berria, denak ibili gara aldapa igo ezinik. Ikasgai polita da, ez gozoa, baina bai mamitsua

Askok uste baino prozesu gogor eta tirabiratsuagoa izaten ari da, zalantzarik gabe. Kanpotik, estatuetatik asma zitezkeen erasoak jasan behar izan dira –eta datozenak–, eurek ezarritako legalitatea betetzea delarik aitzakia.

Baina barrutik ere, desadostasunak ugariak eta sakonak izaten ari dira. Alde batetik, biztanleriaren zati batek Espainia eta Frantziarekiko lotura nahi duelako. Eta bestetik, abertzaleen artean, batzuetan lurralde helburu desberdinak direla medio, eta besteetan pauso taktiko-ekonomikoak ez direlako modu berean ulertzen.

Hemen eta horrelako arrazoi ankerretan bilatu behar dira, euskal kirolariak duela urte batzuk emandako urrats dotore bezain zuzenari eskaini zizkioten presio eta mehatxuz beteriko irainak.

Hainbeste desadostasun nabarmen tartean izanik, nolabaiteko lotura punturen bat bilatu beharko bagenu euskal nazionalismoaren jokaera politikoan, subiranotasun nahia eta autodeterminazio eskubidearen eskaera aipatuko nituzke. Eta horiek biak aplikatzeko marko fisikoa, gaur egun aldarrikatzen diren zazpi herrialdeak.

Lurralde ikuspuntutik begiratuta, baieztapen horiek nazionalista guztiek onartu beharrekoak direla esango nuke, eta horrela ez egitekotan, euskal nazionalismoaren definizio berria egin beharko litzateke.

Hori dela eta, bitarteko urratsek ezin dute lurralde helburu estrategikoa nahita gorde, –autonomia markoen lurraldetasunak bultzatuta– benetako marko orokorra ahazteko arriskua izan daitekeelako. Jakinik horixe dela estatuaren helburua.

Horrez gain, maila politikoan eskatzen denak maila sozial honetan onartua izan behar du, nahi den arrakasta eduki dezan, bestela iruzurtzat hartua izan daiteke. Horrela gertatzen da, estatuak nolabaiteko autonomia maila eskaintzen duenean, erakunde nazionalistak eskatzen duena baretzeko.

Beraz, bi maila horietako helburuak bat ez datozenean, bien arteko lotura eraiki behar da, beharrezkoa izango den herri sostengua lortzeko. Gaur egun horrela ez da, baina horrela beharko du izan, gurekin ez bada, datozen belaunaldiekin.

Horrelako jarrera harro plazaratzen duenaren aurrean, nahi dut agertu nazionalismo guztietan bezala, asko direla erabiltzen diren tresnak, eta helburu horri eusteko elementuak eta jokaerak. Euskarak, antzinako instituzioek, historiak, ohitura edo kirolak, denak lotura elementu gisara egiten dute, eta batasun sentimendua sortzen eta indartzen laguntzen dute.

Hain zaila da hori ulertzen? Hain oker dabiltza euskal kirolariak, euskal selekzioari Euskal Herria izendatzea nahi dutenean? Eta alde agertuz bat egin zuten –eta duten– kirolari uholdeak, denak oker dabiltza, erabat “kutsaturik” daude, edo eredugarriak dira? Nor da edo nor dira, ilunpean gordeta, herriari hitza uka eta erabakiak hartzen dituztenak?

Duela gutxi EAJren dardarak ikusi ditugu, baina hori ez da berria, denak ibili gara aldapa igo ezinik. Ikasgai polita da, ez gozoa, baina bai mamitsua.

Nik uste, EAJkoei –beste batzuei bezala– ataka estutzen ari zaiela. Eta oraindik bide asko egiteke dagoela jakinik, bidelagun egokia aukeratzen, zortea opa diot. Ea ba.

Josu Iraeta, idazlea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude