Astika Herria eraisteko lanei baimena eman dietela salatu dute Erandioko auzotarrek

  • Auzo okupatuko biztanleek ohartarazi dutenez, Erandioko Udalak eraisten hasteko baimena eman dio Labartain S.L. enpresari. Hori salatzeko, manifestazioa egingo dute urtarrilaren 11n, Erandioko udaletxetik abiatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 11n - 09:05
Astika Herria Asuako industria-gunea, Carrefour supermerkatua eta N-637 errepidearen artean kokatuta dago. Argazkia: hiruka.eus.

Iazko uztailean ere protesta-elkarretaratzea egin zuten Udalaren erabaki horren kontra, baita bizi-proiektu hori defendatzeko ere. Orain, Udalak baimena eman dio Labartain S.L. enpresari Asuako industria-gunean, Carrefour supermerkatua eta N-637 errepidearen artean, kokatuta dagoen auzoaren eraisketa-lanakaz hasteko.

Beste aldetik, Astika Herritik baieztatu dutenez, auzoan jendea bizi dela adierazteko behar diren agiri guztiak aurkeztu dituzte, baina Udalak eta Bilboko epaitegiek hori ukatzen jarraitzen dutela diote. Aitzitik, auzotarrek adierazi dute Udalak gutun baten bidez jakinarazi diela lanakaz hasteko baimena emanda dagoela, eta "ez duela etxebizitza eskubidea bortxaezina urratzen".

Auzotarrek azpimarratu dutenez, Labartain S.L. enpresak denbora darama auzoko lurrak erosten. "Beraien interes espekulatzaileengatik gure bizitza-proiektua garatzen dugun tokia suntsitu gura dute, makro-egitura bat eraikitzeko, eta horretarako Udalaren laguntza dute", salatu dute. Gaineratu dutenez, Udalak 2010etik darama lurraren kalifikazioa aldatzen, landa izaeratik industria-eraikuntzarako lurra izateko.  

Hori dela eta, urtarrilaren 11n, 19:30ean, Erandioko udaletxean elkarretaratzea egiteko deialdia egin dute.

Herriaren historia

Beste kontu gatazkatsua inguruan dagoen historia da. Izan ere, Astika Herriatik diotenez, bertako baserriak "gure herriaren historia bizia dira", eta horren inguruko lehen albisteak XVI. mendekoak dira: "Hondatuta aurkitu genituen eraikinak dira eta urte hauetan berreraiki eta zaindu ditugu".

"Eraiste honek argi uzten digu EAJri ardura zaion memoria bakarra museoetan dagoena dela. Beste hitzetan, kapitalismoaren merkatuan saldu daitekeena. Gainontzekoa lurperatu eta ezabatu egiten dute", salatu dute kolektibokoek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik

Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]


Eguneraketa berriak daude