Astelehen honetan beste etxegabetze bat egingo dute Zabalganan

  • Etxegabetzeak Stop plataformak salatu duenez, gaur beste etxegabetze bat izango da Zabalganan. Oraingo honetan, Etxebideren bitartez eta modu pribatuan alokatuta dagoen Babes Ofizialeko etxebizitza batean gertatuko da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 03an - 10:51
Irudian, etxegabetze baten aurka Abetxukun egindako protesta. (Arg.: Arabako Alea) Irudian, etxegabetze baten aurka Abetxukun egindako protesta. (Arg.: Arabako Alea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bertan, laguntza soziala jasotzen duten emakume bat eta bere bi seme-alaba adingabeak bizi dira. Etxegabetzea goizeko 11:00etan izango da.

Kasu honetan, etxebizitzaren jabea partikularra da, baina Etxebideren bitartez alokatutako Babes ofizialeko etxea da. Bertan bizi den emakumeak, Sandrak, ezin izan die alokairuaren gastuei aurre egin eta horregatik kaleratuko dute. Etxegabetzeak Stop plataformak ez du partikularren arteko arazoetan bitartekaritza lanik egiten, baina kasu honetan, Eusko Jaurlaritza, Udala zein botere judiziala oinarrizko eskubideak urratzen ari direla salatu du

(Albiste hau Arabako Alean argitaratu da eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude