Asteburu honetan egingo dituzte EAEn pandemia dela-eta atzeratutako hezkuntzako oposizioak. Salatu dutenez, bularra ematen duten amak diskriminazio egoeran egingo dira proban, haurrak edoskitzen pasako duen denbora ezingo baitute berreskuratu.
2020ko Enplegu Publikorako Eskaintzari dagokion lehen proba asteburu honetan egingo dute Barakaldoko BECen. Guztira bigarren hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako teknikari izateko 1.148 plaza aterako dira, eta 4.000 irakasletik gora daude probara deituta.
Azterketan parte-hartuko duen irakasle batek salatu duenez, ordea, hautagai guztien baldintzen berdintasuna ez da beteko. Izan ere, bularra ematen duten amek ezingo dute azterketa bitartean bularra ematen pasako duten denbora berreskuratu.
Haurrak euren zaintzaileekin edoskitzerako jarritako gelan egon beharko dira azterketa bitartean. Haurrak edoskitu beharra duela ikusterakoan, umearen zaintzaz arduratzen ari denak presidenteari esango dio, hark hautagaiaren tribunaleko kide bati esango dio, eta tribunalekoak pasako du abisua. Orduan atera ahal izango da hautagaia edoskitze gelara joateko. Bukatutakoan azterketaren pabiloira itzuliko da hautagaia, eta QR kontrola berriz pasatu ostean azterketa egiten jarraitu ahal izango du.
Tarte horretan pasatako azterketako denbora, ordea, ezingo dute berreskuratu. Hautagai honek salatu duenez, protokoloa berrikusteko beharra adierazi zioten Hezkuntza Sailari, baina ez dute erantzunik jaso. Dioenez, asteburuko azterketetarako prestatutako protokolo horrek "ez ditu inolaz ere genero berdintasuna zein edoskitze duin eta gaurkotua ez dituelako errespetatzen eta bermatzen".
"Umeak ez dira hiru orduero bularra hartzeko programaturik dauden makinak, imajinatu zelan egongo diren edoskitzerako gela horretan, guztiak batera, euren amen zain mezua bidaltzen denetik ama bertara heltzen den arte, goizeko 8:30etatik, arratsaldeko 15:00ak arte (ordu bateko atsedenaldiarekin)" nabarmendu du. Egoerak ama horiei kezka eta urduritasuna eragingo diela ere gaineratu du, eta galdutako denbora ezingo dutela berreskuratu. "Aita izan berri den gizonezko hautagaiak horrelakorik ez du biziko. Honen erantzunik ere ez dut jaso".
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa, aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]
Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]