“Jardunaldi Antiespezistak” antolatu ditu Askekintzak asteazkenerako Hernanin

  • Ekintza antiespezistaren nazioarteko astea dela eta, ekitaldi eta ekintza ugari antolatu ditu Askekintzak, tartean, Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxearekin batera antolatu dituzten Jardunaldi Antiespezistak. Azaroaren 1ean izango dira, beganismoaren nazioarteko egunean.


2017ko urriaren 31n - 10:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaztetxean 17:00etan emango diote hasiera Animalien Askapenari sarrera: Beganismoa eta antiespezismoa hitzaldiarekin. Animaliek jasaten duten zapalkuntza eta haien alde lan egiteko beharrari buruzko hitzaldia izango da.

18:00etan Lurtarrak dokumentalaren emanaldia programatu dute; ingelesez izango da, euskarazko azpitituluekin.

19:00etan, mahai ingurua ikusi eta entzundakoa aztertu eta eztabaidatzeko asmoz.

20:30ean afari %100 begetalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek eta postrearekin batera, Askekintza prestatzen ari den Festak Ospatu Animaliak Askatu dokumentalaren trailerra proiektatuko dute estrainekoz. Afaria borondatearen truke izango da eta beharrezkoa da aurretiaz Garin tabernan edo Askekintzaren sare sozialen bitartez izena ematea.

Pauso bat aurrera animalien askapenerako kontzientziazioan

Udan egindako lanaren ondoren, "Askekintzak oso garrantzitsutzat jotzen du Hernanin animalien alde kontzientziazio lanetan jarraitzea. Horregatik asteazken honetan, Kontrakantxa gaztetxera hurbiltzera animatzen ditu Askekintzak Hernani eta inguruko herritar guztiak".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude