"Onartzen dugu Sanchezen Legea, baina asko hitz egin beharko dugu energia aurrezteko neurriez"

  • Hori adierazi du Arantxa Tapiak Onda Vascari eskainitako elkarrizketan. Bertan Urkullu lehendakariarekin bat eginez, nabarmendu du Espainiako Gobernuarekin energia aurrezteko neurriei buruzko elkarrizketa Sanchezek neurriak iragarri aurretik egin behar zela beren ustez, eta ez a posteriori. Nafarroan neurri berberak hartuko dira. Neurrien arabera, besteak beste, administrazio-eraikinak, merkataritza-guneak, autobus- eta  tren-geltokiak eta aireportuak beren termostatoak udan 27 gradutik behera ezin dira jarri eta neguan 19 gradutik gora.

Arantxa Tapia elkarrizketan. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

2022ko abuztuaren 05an - 12:05

Urkullu Eusko Jaurlaritzak prestatutako neurriak hartzekotan zegoela —20 eta 25 gradu arteko tenperaturaren artean jarri nahi zuen baremoa—, Espainiako Gobernuak antzeko neurri batzuk ezarri zituela jakinarazi zuen. Hasieran aurkakoa iradoki arren, neurri horiek bere egitea erabaki du EAEko lehendakariak. Hala ere, kexu agertu da Espainiako Gobernuak “hainbeste aldarrikatutako” kogobernutza albo batera utzi eta autonomia erkidegoen esku-hartzeak baztertu ditueako.

EAEko Ekonomia, Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Onda Vascari eskainitako elkarrizketan honakoa adierazi du: “Asko hitz egin beharko dugu energia aurrezteko neurriekin zer gertatuko den aztertzeko. Erret-Lege Dekretuak beste arau batzuekin bizi behar du, hala nola elikagaien segurtasunarekin, laneko osasunarekin eta kaleetako pertsonen segurtasunarekin, batez ere, emakumeenarekin”.

Tenperatura baremoaz gain, badira beste desberdintasun batzuk ere. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak energia aurrezteko neurriak eraikin publikoetan soilik ezartzeko asmoa zuen. Espainiako Gobernuak ordea, beste hainbat lokaletan ere eragingo duen neurria aterako du, besteak beste ostalaritzan.

Bestalde Eusko Jaurlaritzak nahi zituen neurriak irailaren 1etik aurrerra ezarri, baina Espainiako Gobernuak datorren asteartean, abuztuaren 9an, ezarri du neurriak aplikatzeko azken data.

NBEren aholkuak antzeko neurriak

Nazio Batuen Erakundeak aholku batzuk luzatu ditu ere, Noticias de Navarrak azaldu duenez. Aire girotuaren eta kalefakzioaren erabilera mugatzea aholkatzen ditu. Horrez gain garraio publikoaren erabilera sustatzea eta naturan oinarritutako irtenbideak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du António Guterres NBEko idazkari nagusiak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
"Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde" manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Eguneraketa berriak daude