Aske da Ljadra Said debarra, ezkontzera behartzeko bahitua izan ostean

  • Tindufeko (Argelia) saharar errefuxiatuentzako kanpalekuan egon da bahituta zortzi hilabetez, ezkontzera behartu asmoz familiak atxiki zuenetik.


2018ko uztailaren 20an - 14:15
Ljadra Said
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroan kendu zion dokumentazioa familiak hemeretzi urteko gazte debarrari, amarekin familia bisitatzera Saharara egindako bidaian. Saidek maiatzaren 25ean lortu zuen bere Euskal Herriko lagunekin harremanetan jarri eta laguntza eskatzea, eta hauek Ertzaintzan salaketa jarri eta kasua publiko egin dute. Zortzi hilabeteren ostean libre geratu da gaztea, ostegunean jakinarazi baitzuen dokumentazioa eskuratu duela.

Eusko Jaurlaritzako delegazioak El Diario egunkariari adierazi dionez, astean zehar Saiden askapena kudeatzen aritu dira Kanpo Arazoetako Ministerioarekin eta Fronte Polisarioarekin. Abdullah Arabi Euskadiko saharar ordezkariak egunkari berari jakinarazi dionaren arabera, ostiral goizaldean ekin dio debarrak Tindufetik Madrilerako bideari, eta eguerdirako Espainian lur hartuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!