Artzain Amerikanoen Egunaren X.urteurrena ospatuko dute larunbatean Izaban

  • Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak egitarau zabala prestatu du aurten ere. Irailaren 3an ospatuko da, Izaban (Erronkari), Urrinean Biltruk goiburupean. Erronkarieraz, Urrunean bilduak erran nahi du  eta hain ezberdinak diren bi lurraldetan, bizitza eta lana egiteko modu berdina egin ahal izana goraipatu nahi du. Tiketak ohiko lekuetan daude salgai. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 31n - 13:31
Beran ospatu zuten iaz Artzain Amerikanoen Eguna.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Artzain Amerikanoen besta 10:00etan hasiko da, artzainei harrera egin eta "migas con pan"ekin egindako hamaiketakoa izanen da, fanfarre eta dan­tzariek alaituta. 12:00etan bi aukera izanen dituzte artzainek. Alde batetik, zendutako artzainen omenez egindako mezara joatea, Julian Gayarre abesbatzak lagunduta eta bertze aldetik, Museo etnografikora bisita egitea. 13:30ean bazkaria izanen dute, higball, musika eta zozketak. 19:30ean itzuliko dira.

X. edizioa

Ibilbidea 2005 hasi zen, Lesakan, bertako artzain taldetxo bat bildu zenean. Hori izan zen hurrengo urtean, 2006an, berriro Lesakan, ospatu zen bestaren lehen edizioa. Ho­rregatik, 10 urte hauetan egin diren festa eta ekimen ezberdinetako argazkiak biltzen dituen egutegi bat egin dute, eta bazkide eta erakunde desberdinei banatuko diete, euren esker ona adieraziz.

Albiste hau erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
2023ko azaroaren 1
Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

2021eko uztailaren 19
«Mr. Basque»ren liburuak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!