Artistak eta kulturaren profesionalak Israelek Eurovision jaialdian parte hartzearen aurka


2024ko apirilaren 11n - 13:23
Azken eguneraketa: 14:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Behean sinatzen dugun Nafarroako musika munduari lotutako eta YALA Nafarroarekin Palestina Plataformari atxikitako pertsona eta taldeok, Israelek Eurovision-en parte hartzeari gure arbuioa adierazi nahi diogu eta RTVEri exijitzen diogu EBUri Israel kanporatzeko eskatzea, eta ez bada kanporatua, Zinemalditik atera beharko luke.

Musikak ezin du genozidio bat estali.

2023ko urritik, Israelek Gazan egindako palestinar biztanleriaren sarraski basatia ikusten ari gara, eta, aldi berean, Israel, ezer gertatuko ez balitz bezala, urtero Eurovisionen parte hartzen ikusten dugu. Hainbat hamarkadetako setioa eta apartheid-a pairatzen duen populaziotik, Israelgo Armadak 28.000 pertsona baino gehiago hil ditu, horien artean 12.000 haur baino gehiago.

Israelek bizi-azpiegitura zibila suntsitu du, bizi-baldintza krudelak eragin ditu, hornidurak eta laguntza sarrera moztu ditu, eta biztanleriaren %85 ihes egitera behartu du.

Orain Gazan gertatzen ari dena Giza Eskubideen etengabeko urraketa baino askoz gehiago da, eta Hagako Justiziaren Nazioarteko Auzitegia ikerketa egiten ari da genozidio zantzuak aurkitu dituelako.

Israelgo kate publikoa Eurovision erabiltzen ari da aurpegi moderno, tolerante eta irekia erakusteko, ‘queer’ publikoa konkistatzeko asmoz, eta okupazioaren basakeria ezkutatzeko

Israelgo kate publikoa Eurovision erabiltzen ari da aurpegi moderno, tolerante eta irekia erakusteko, queer publikoa konkistatzeko asmoz, eta okupazioaren basakeria ezkutatzeko. Tel Aviven bere abestia dantzatzen duten bitartean, Gazan gosea, bonbardaketen beldurra eta gaixotasuna zabaltzen dira.

Irrati-difusioko Europar Batasunak (UER) 2022an Errusia lehiaketatik kanpo utzi zuen Ukrainaren inbasioa dela eta, baina orain Israelek 2024ko Eurovision jaialdian parte hartzea baimentzeko asmoa du, lehiaketaren izaera apolitikoa argudiatuta. Neurri desberdin horrek UERen eta parte hartzen duten kateen sinesgarritasuna ahultzen du. Parte hartzaileek argudiatzen dute kateak direla, ez herrialdeak, baina Israelgo Kan kate publikoak publikoki adierazten du bere armadaren erasoekiko erabateko atxikimendua.

RTVEk formalki eskatu behar du UERen Israel jaialditik kanporatzea, ala bestela, jaialditik erretiratu. Hori egin ezean, Palestinako biztanleria zibilaren genozidioa zuritzen ariko da.

Europa osoan kultura arloko milaka artista eta profesionalek euren kate parte hartzaileei eskatu dieten moduan, geuk ere ondorengoa adierazi nahi dugu: ez dugu genozidio batekin konplizitaterik onartzen, ez dugu Israelen pinkwashing-ik onartzen. RTVEri exijitzen diogu UER-ri eskatzea Israelen kanporaketa, eta Israel kanporatu ezean, jaialditik erretiratzea.

Azkenik, Nafarroako musikari lotutako pertsona eta talde guztiei YALA Plataformaren webgunean manifestu honi atxikitzeko deia luzatzen diegu. Entzun dadila gure ahotsa eta gure musika Palestinarekin elkartasunez eta genozidioaren aurka!

Josu Castillo Tiscar (Koiuntura+arte)

Hauek ere sinatu dute: Aurora Beltrán, Peio Sagaseta, The Sorry Mountain's, Fernando Saenz de Ugarte Balza, Moisés No Duerme, Koiuntura+arte, Memo Punk, Julia Itoitz, Egieder Akordeoi Taldea, Txaranga Ziripot.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude