Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

  • Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere izan da erantzun antifaxista. Istiluak izan dira manifestari eta Foruzaingoaren artean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 3an - 10:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arrotxapean izandako errepresio poliziala salatzeko prentsaurreko bat eskaini dute gaur, igandea. Jakitera eman dutenez, zaurituak izan ziren, eta haiei elkartasuna eta babesa adierazi diete. VOXen helburua bere presentzia eta mezua normalizatzea dela salatu dute, eta ez dutela horrelakorik Arrotxapean onartuko ohartarazi dute.

Espainiako Gobernuari leporatu diote faxismoa babestea errepresioa erabiliz, eta autoritarismoaren aurrean mobilizatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!