Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.
Arrasateko BDZ taldeak -Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak- maiatzean israeldar jatorriko produktu bat kentzea lortu zuen Douglas lurrindegitik. “Lehen garaipena eta gero”, bigarren urratsa eman dute: Supermerkatuetan made in Israel, origen Israel eta 729 kode barrarekin hasten diren produktuak identifikatu eta gero, produktu horiek kentzeko eskaera egin diete. Orain emaitzaren berri eman dute ohar bidez.
Musakolako Eroskiak Israelen ekoitziak diren datilak kendu ditu, baita Garden Gourmet markako produktu bat ere. Berriro ez ekartzeko konpromisoa hartu du. Zerrajerako Garden Gourmet markako produktu bera, behin saltokian jada dutena saldu eta gero berriro ez ekartzeko konpromisoa hartu du. “Eroski herriko komertzio handiena eta erreferentea izanik, pozgarria izan zen guretzako berria eta garaipen garrantzitsua izan da”, jakinarazi du taldeak. Alcampok antzeko jokatu du: Israelen ekoitziak diren datilak kendu, eta berriz ez ekartzeko konpromisoa hartu du.
BMk eta Lidlek ez dute produkturik kendu. BMn, Garden Gourmeten produktua, BM markako pipak, BM markako Medjoul datilak eta ahuakatea dira Israelen ekoitziak. Lidlen, Medjoul datilak eta Lupilu toallitak ekoitzi dituzte Israelgo Estatuan.
Ezezko erantzun hori jasota, urriaren 11an arratsaldeko 18:00etan elkarretaratzera deitu du BDZk Lidl parean, BMk eta Lidlek Israelen ekoitziak diren produktuak ken ditzaten eskatzeko. “Produktu horiekin Palestinako genozidioa, Libanoren aurkako erasoak eta beste hainbat herriren aurkako bonbardaketak finantzatzen direlako. Arrasateko BDZtik herriari produktu hauek eros ez ditzaten eskatzen diogu, konturatu gabe genozidioaren konplize bilakatu ez gaitezen. Produktu hauek kentzeko eskaera egiten diegu Lidl eta BM supermerkatuei”. Honela, “produktu hauei boikota egiteko deia” egiten dute, bai BDZri Israelen ekoitzitako produktuen berri ematen, baita mobilizazio eta ekintza desberdinetan parte hartzen ere.
Aurtengo maiatzean lortu zuen Arrasateko BDZ taldeak Douglas dendatik israeldar jatorriko produktuak kentzea. “Produktua Itsaso Hileko gatz mineralak dira, Alma-K markakoa”, azaldu zuen taldeak. “Goiena” medioan argitaratu zutenez, produktua dendetatik kentzeko eskaera egin zioten arduradunari, bai eskutitz bidez baita harekin hitz eginez ere. Produktua kentzeko epe bat zehaztu zuten, eta produktua kentzen ez zutela ikusita, boikot kanpaina abiarazi zuten. Kontzentrazioa egin zuten dendaren aurrean, eta lortu egin zutela jakitera eman zuten hurrengo egunean. Ohartarazpen bat egin zuten, halere: "Gure herritik produktua kentzeak ez du esan nahi ez dutenik salduko. Douglas kateko dendetan oraindik ere aurki daiteke, baita interneten ere” .
"Gaurkoan lehen alea landatu dugu. Argi geratu da boikotaren bidea jorratu behar dela eta produktuak banan-banan kentzeko lana dela bidea. Denaren aurka ezin da egin. Guk hori argi dugu. Produktuak banan-banan identifikatzeak eta hauek seinalatu eta boikotatzeak garaipena ekarri du", adierazi zuen Arrasateko BDZk maiatzean. Orduan landatutako aleak fruitu berriak eman ditu udazkenean.
Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]