Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

  • Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.

Aroztak! herritar mugimenduaren prentsaurrekoa. iazko ekainean (argazkia: Euskalerria Irratia)

2022ko maiatzaren 6an - 15:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aroztegiaren aurkako manifestazio, konzentrazio, akanpada, solasaldi eta bestelakoetara hurbildu den jendea "eskertzeko" xedez antolatuko dute maiatzaren 14ko ospakizuna. Lekarozen jarri du hitzordua Aroztak! taldeak, egun osoko egitaraua osatuz: ipuinak, mural margoketa, zikiro-jatea (txartelak salgai Lekarozen Hiru-Iturrin, Elizondon Intzan eta Txokoton, Arizkunen Dolaetxean eta Erratzuko Zubi-puntan–, bertso saioa, kalejira eta gauean kontzertuak. Leizeak, Burutik, AFU eta Dj Kazeruerk entzungai izanen dira 22:00etatik aitzina.

Lekarozen turistentzako 228 etxebizitza, golf zelaia eta luxuko hotela eraikitzeko Aroztegia proiektu urbanistikoaren obrak hasi eta berehala iritsi zen herritarren erantzuna iaz: akanpada bat jarri zieten parean makinei eta obrak gelditu behar izan zituzten. Geroztik ez dira itzuli eta herritarrek adi segitzen dute. Parean, errepresioarekin erantzun zaie: isunak bideratu zaizkie eta ustez desobedientzia ekintza gauzatzeagatik, hainbat herritarrek epailearen aitzinean deklaratu behar izan dute.

Jarraian eguneko egitaraua:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude