Arnaldo Otegi ikustea ukatu dio Espainiak Frantxoa Maitia Akitaniako kontseilariari

  • Frantxoa Maitia Akitaniako kontseilariari Arnaldo Otegi bisitatzeko baimena ukatu dio Espainiako gobernuak, Maitiak berak urriaren 13an EiTBko Debatea programan azaldu zuenez.


2013ko urriaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Frantxoa Maitia Akitaniako kontseilaria.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ezker abertzaleko buruzagiak “bortizkeria baztertzean zerikustekorik baduela” azaldu zuen kontseilari sozialistak, eta, bere aburuz, “ez du merezi kartzelan izatea, eboluzio ona eginarazi baitio Euskal Herri osoari”.

Nelson Mandela berri bat bilakarazten ari direla gaineratu zuen, giltzapetik “lider politiko handi bat bezala” aterako delako Arnaldo Otegi.

Maitiak hitzok esan zituen egunean lau urte bete ziren polizia espainiarrak Arnaldo Otegi eta beste zortzi kide atxilo hartu zituela. Datorren larunbatean, hilak 19, “Arnaldo Askatu” ekimena antolatuko da Elgoibarren, Otegiren askapena ez ezik, Miren Zabaleta, Rafa Diez, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezena ere galdatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
Eguneraketa berriak daude