Arnaldo Otegi, EH Bilduren lehendakarigai

  • EH Bilduko oinarriek Arnaldo Otegi hautatu dute EAEko hurrengo hauteskundeetarako lehendakarigai. Euskal Herri osoan eginiko batzarretan hartu dute erabakia, gehiengo zabal baten onespenaz. Otegik asteazkenean egingo du bere lehen agerpen publikoa lehendakarigai gisa. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, Hobetzeko entzun ekitaldi zikloari jarraipena emanez; zikloko lehen saioa larunbatean egin zuen, Iruñeko Labriten. 


2016ko maiatzaren 24an - 13:13
Otegik asteazkenean egingo du bere lehen agerpen publikoa lehendakarigai gisa. (Arg: arnaldotegi.eus)

Bateragune auziaren epaiak inhabilitazioa ezartzen dio Otegiri 2021era arte, baina koalizioko iturrien arabera horrek ez luke oztopo izan behar EAEko elgoibartarra hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, eta suertatuz gero lehendakari edo legebiltzarkide izateko. Horren arrazoia litzateke epaiak ez duela zehazten zein kargutarako ezarri den inhabilitazioa.

Aurrekariak alde dituela dio EH Bilduk. "Gauza bera gertatu zen Iker Casanovarekin, Ekin auzian; epaia ez zen zehatza". Gaur egun Eusko Legebiltzarrean parlamentarioa da Casanova. Oso bestelakoa da, esaterako, Segura auziaren epaia, Hasier Arraiz Sortuko presidentea Legebiltzarreko eserlekua uztera behartu duena

Edozein kasutan, uda ondoren ebatziko da afera, hautagai zerrendak ofizialak izan arte ezin izango bailitzateke abiatu Arnaldo Otegi lehendakarigai izatearen aurkako ekinbide judizialik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


2023-05-29 | ARGIA
“Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian”

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: “Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak”

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Arnaldo Otegi: «EAJren helburua ez da gatazka gainditzea, beste estatus bat lortzea baizik»
Eusko Legebiltzarrean bildu gara EAEko Sozialista Abertzalearen eledunarekin. Batasuneko mahaikide honen esanetan Batasuna Bergarako Proposamenarekin aurkeztuko da martxoko hauteskundeetara. Proposamena ez da martxoko hauteskundeetan bukatuko. Proposamenak gainontzeko alderdi... [+]

2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
“EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu”

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


2019-01-07 | Iñigo Igartua
EAJtik CUPera arteko aliantza osatzeko eskatu du Otegik

EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.


Bateragune Trial: A chance for Spain to recognise the pain caused

The Strasbourg Human Rights Court has punished Spain for not giving Arnaldo Otegi a fair trial. As a result of the unfair trial the Basque Left leader spent six and a half years in a Spanish prison, as did a further four people on trial in the Bateragune (´Place for Coming... [+]


2018-11-06 | ARGIA
Bateraguneko auzipetuek ez zutela epaiketa justurik izan ebatzi du Estrasburgok

Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak aho batez ebatzi du ez zutela epaiketa justurik izan Bateraguneko bost auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok inpartzialitate eza eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatuz jo zuten Europara,... [+]


Tortura salaketak ez ikertzeagatik ezaguna den Grande Marlaska epailea, Espainiako Barne ministro

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.


2017-10-09 | Andoni Mikelarena
EH Bilduk estrategia konfederala onartu du

Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.


2017-09-20 | ARGIA
EH Bilduk mobilizazioak deitu ditu udaletxe guztien aurrean Kataluniarekin elkartasunez

"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".


2017-09-18 | Xalba Ramirez
Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari izateko, Otegiren ordez

Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.


Eguneraketa berriak daude