Armagintza, gastu militarra eta gerraren kontrako XII bizikleta martxa antolatu dute

  • Hamaikagarren Bizi Martxa apirilaren 6an izango da. Goizeko 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregitik. Bertan ekingo zaio bidea Barakaldoko Precicast PCB armagintza lantegirantz; Bizkaia Zubitik pasatuko dira eta Getxon bukatuko da, Sener enpresa armamentistaren aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 05an - 12:10

Hurrengo apirilaren 6an, larunbata, “Armagintza, gastu militarra eta gerraren kontrako XII martxa” egingo da. Bizkaiko zenbait kolektibo antimilitarista, ekologista eta nazioarteko elkartasun taldek bultzatutako ekimena da.

Aurten ekimen honek zentzu berezia izango du: Egun horietan NATOren 70. urtemuga ospatuko da. 1949. urteko apirilaren 4an sortutako erakunde honi, Euskal Herriko biztanleen %65ek argi eta garbi ezetz esan zioten 1986. urtean ospatutako erreferendumean.

Aurkezpenean adierazi dutenez: "egungo errealitate gordinaren aurrean murrizketak, pentsioak, berdintasun politika, gizarte-zerbitzu, edota egoitza duinerako sarbidean honekin aurkitzen gara: militarismoari bideratutako errekurtsoak handitzen ari dira."

Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dute: Alde batetik gastu militarrerako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza. Izan ere, euskal armagintzan 100 enpresak inguru hartzen dute parte. Ekoizpenaren %80 inguru Arabia Sauditaren antzeko herrialdetara esportatzen dute eta horren ondorioz Yemen bezalako herriek ondorioak pairatzen dituzte.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude