Arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortu dituzte Jaurlaritzak eta Udalek

  • 2022an Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten arma zuriak eramateagatik, 2019an baino %19 gehiago.


2023ko otsailaren 10ean - 09:58
Argazkia: EITBren infografia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 50.000 biztanletik gorako udalek adostu dute arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea. Ostiralean sartu da indarrean araudi berria eta isunen zenbatekoak handituko dira.

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek osatutako lantaldeak egindako bileran, Ertzaintzak eta udaltzaingoek azkenaldian konfiskatu dituzten arma zuriei eta objektu arriskutsuei buruzko datuak aztertu dituzte.

Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 2022an Ertzaintzak 400 salaketa jarri zituen baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik. Udaltzaingoek, aldiz, 538 salaketa jarri zituen. Guztira 968 salaketa jarri dira, 2019an baino %19 gehiago. Datu horien aurrean, salaketak izapidetzen direnean, isunen zenbatekoa igotzea erabaki da, Herritarren Segurtasunerako Legeak onartzen duen tartearen barruan.

Isunak

  • Araudiaren arabera debekatutako arma bat eramatea: zigorra 900 eurokoa izatetik, 1.500 eurokoa izatera pasatuko da.
  • Araututako arma eramatea, baina baimendu gabeko lekuan edo egoeran: isuna 602 erokoa izatetik, 1.000 eurokoa izatera pasatuko da.
  • Establezimendu publikoa, aisialdiko lokala edo jende asko dagoen lekua (botiloiak, jendetza dabilen kalea, taberna-eremua, etab.) bada, %100 igoko da.
  • Alkoholdun edarien edo drogen eraginpean badago, %100 igoko da.
  • Pertsonaren egoera biolentoa bada, %100 igoko da.
  • Pertsonak arma eskuan hartzen badu edo armarekin mehatxatzen badu, %100 igoko da.
  • Pertsonak arma axolagabekeriaz erabiltzen badu, %100 igoko da.
  • Adingabeek ezin dute arma zuririk eraman. Kasu honetan arau-hauste larria izango da, eta gaur egun 100 eurotik 600 eurora arteko zigorra dena 300 eurotik 600 euro artekoa izatera pasatuko da.

Irakurri gehiago: Gizartea EAE Euskal Herria
Gizartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.