Frantziako Gobernuak departamendu guztietan dauzkan ordezkariei –prefetei– eskatu die negu honetan gerta daitekeen energia-larrialdiak eragingo lituzkeen argindar mozketak aurreikusi eta horiek aldez aurretik modu ordenatuan planifikatzeko. Hala esan dio Parisko Gobernuko iturri batek AFP agentziari. Horren arabera, departamendu bakoitzak prest eduki behar ditu bi orduko mozketa planifikatuok, Hexagonoko populazioaren %60ari eragingo diotenak: ez bada etxeko argindarrik gabe geratzea, metro edo trenik gabe gelditzea edo haurrak eskolarik gabe etxean geratu beharra.
Europa osoa nozitzen ari den energia krisiak Frantziako Estatuan badu osagai berezia: argindar produkzioa hemen beste herrialde gehienetan baino gehiago dago lotuta zentral nuklearren jarduera onari eta gertatu da bere erreaktoreen erdiak geldirik daudela, batzuetan ohiko mantenu-lan programatuengatik baina zenbait kasutan zentralok gelditu behar izan dituztelako funtzionamendu arazo larriengatik, galdara eta hodien herdoilagatik, esaterako. Frantziako sare elektrikoa kudeatzen duen RTE konpainiak azaro amaiera aldean ohartarazi du negu honetan, eta bereziki urtarrilean, argindar-etenaldiak gertatzeko arriskua dagoela, erreaktore nuklearrek arazoak dauzkatelako berriro produkzioan sartzeko.
Azken asteotan Frantziako gobernua prestatzen aritu da planak argindar mozketok ahalik eta modu ordenatuenean egin ahal izateko eta joan den astean AFP agentziaren bidez filtratu die herritarrei urtarrilean larrialdiak eduki dezakeen irudi bat aurreratzen duen plan hori. Alegia, Ukrainako gerrak larriagotu duen energia krisiak okerrera egingo balu –eta kezkarik handiena urtarril-otsail arteko epe horrek eragiten die agintariei– gobernuak antolatu dituela argindar mozketa kontrolatu eta txandakatuak, kontrolik gabekoak kaosa zabalduko duen kezkatuta.
Oraingoz hipotesi moduan landu duten agertoki hori egia bihur liteke –agintarien esanetan– baldin eta hotzaldi handi bat gertatzearekin batera Europako beste herrialdeekiko konexioek huts egin eta aldi berean kontsumoa jaitsiko ez balitz. Kasu horretan, prefetek nork bere departamenduan abian jarriko lituzkete bi orduko argindar etenak, eskualde eta sektoreka planifikatuta.
Itzalaldi kontrolatu horiek harrapatuko lituzkete batean ez bada bestean Frantziako biztanleen %60, bi orduko aldi bakar batez, sekula ez –segurtatzen dute agintariek– bigarren aldi batez eta etenaldietatik libre geratuko lirateke ospitaleetan arrisku handian dauden gaixoak.
Argindar mozketak kontsumo handieneko orduetan gertatuko lirateke, 08:00etatik 13:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Mozketak harrapatu ditzakeen ikastetxeak egun horretan ez dira irekiko, argirik, berogailurik edo alarmarik gabe gera ez daitezen. Bidaiarien kasuan, tren edo metroko bidai batzuk bertan behera gera litezke bidaiariak bide erdian harrapatuta gera ez daitezen.
Gobernuaren larrialdi planaren arabera, mozketa kontrolatuak gertatu baino hiru egun lehenago EcoWatt zerbitzuak seinale gorria bidaliko du eta horrek emango du aukera jakiteko zein departamendutan zein sail edo eskualdek jasango dituen itzalaldiak eta zehazki nori tokatu zaion aurreko egunean arratsaldeko 17:00etan jakin ahal izango dute herritarrek. Hori bai… informazio hori edukitzeko, herritarrak EcoWatten app-a jaitsi beharra dauka bere telefonoan edo ordenadorean, sistemari bere koordenadak esanaz.
Horiez gain beste hainbat xehetasun aurreikusten ditu kontrolpeko itzalaldien planak, tartean, nola funtzionatuko duten larrialdi zerbitzuei eskualde jakin batzuetan telefono mugikorren sareari zerbitzua ematen dioten dorreak argindarrik gabe geratutakoan. Gobernuak web honetan aurreratzen dizkie herritarrei.
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]